
BAI
- Egunkariak, aldizkariak, propaganda, apunteak, paper-orrialdeak, fakturak, erosketa-ticketak, opari-papera, paper-poltsak, elikagai-paperaren ontziak (azukre, arroz, irinarenak...).
- Kartoizko kaxak (elikagai, kosmetiko, oinetako, jostailu, etxetresna elektriko, arrautza, galletenak...).
- Kartoizko tutuak (sukaldeko paper-biribilkiak, komuneko paperaren biribilkia...).
- Kartoizko bilgarriak (jogurtenak, aurrez prestatutako jakienak...).

Nola bota?
- Kartoiak tolestatuta egon behar du.
- Plastikozko poltsarik gabe. Horien ordez paperezko poltsak erabil ditzakezu.
- Ez utzi ezer edukiontzitik kanpo edo esekigailuan zintzilikatu gabe.

EZ
- Brikak eta poliestirenoko ontziak
- Pixoihalak eta bestelako hondakin organiko/higienikoak
- Aluminiozko papera, paper plastifikatua eta paper zikina
- Plastikozko poltsak
Papera eta kartoia birziklatzeko herri-bidean kokatuak dauden edukiontziei dagokienez, herritarrek jartzea, kentzea, hustea eta mantentzea eska dezakete.
Izapidea egiteko, sakatu “edukiontzia eskatzea eta gorabeherak” loturan.