Ekoizle handiei ontziak atez ate biltzeko orduan hautemandako gorabeherak.
Gorabehera jakinarazteko, sakatu honako lotura: Gorabeherak zerbitzuan.
Helburu hori betetzeko, hondakinen sortzaile handiei bilketa berezia eskaini zitzaien; hala, batetik, material berreskuragarrien kopurua gehitu eta, bestetik, bildutako zatien kalitatea hobetu nahi ziren.
Xede horrez, ekoizle handiak izan zitezkeenen errolda egin zen: hotelak, egoitzak, ikastetxeak eta osasun-zentroak edo merkataritza-gune handiak.
Sistema zabaldu baino lehen, Donostiaren eremuan esperientzia pilotu bat egin zen eta, horretarako, sortzaile handien tipologia bakoitzeko lagin esangarria aukeratu zen. Hala, edukiontzi-mota egokiak eta bilketaren maiztasuna finkatu ziren.
Emaitzei erreparatuz, proiektuaren egokitasuna bermatuta dago.
Gorabehera jakinarazteko, sakatu honako lotura: Gorabeherak zerbitzuan.