Mancomunidad de San Marcos

Kartoia merkataritzan

Zerbitzuaren informazioa
Zerbitzuan alta eskatzea

Kartoia: merkataritza

Mankomunitateak sektore honetarako bilketa-sistema berezia du, hondakin-kopuru garrantzitsua sortzen baitu, batez ere, kartoizko bilgarriak.

Merkataritza-dentsitateari erreparatuz, bilketan bi aldaera garatu dira:

  1. Donostian Hirigune, Gros eta Amarako auzoek merkataritza-dentsitate altua dute eta, ondorioz, bilketa-zerbitzua astelehenetik ostiralera bitartean egunero eskaintzen da. Dendetatik lankidetzan diharduten pertsonek kartoi tolestua beren establezimenduekiko zabor-edukiontzi hurbilenaren ondoan uzten dute ixten dutenean, hau da, 19:30etik 20:30era. Hondakin horiek dagokion taldeak jasotzen ditu sailkapen-biltegira eramateko.
  2. Donostiako gainerako zonatan, baita Mankomunitatearen eraginpean dauden gainerako bederatzi udalerrietan ere, aldez aurretik adostuta, doan atez ateko bilketa-zerbitzua ezarri da. Bilketa-taldea astean behin edo bitan pasatzen da, sortutako kartoi-kopuruaren arabera.

Merkatariek papera eta kartoia biltzeko atez ateko zerbitzua eska dezakete.

Izapide hori egiteko, sakatu hurrengo lotura: Zerbitzuan alta eskatzea.