
Pilak hiru sistemen bidez jasotzen dira:
- 25 litroko 395 edukiontzi daude herri-bidean kokatuak.
- Gainera, 12 litroko 29 edukiontzi gehiago ehun-bilketarako edukiontzietan integratuta agertzen dira.
- Eta, azkenik, 25 merkataritza-establezimenduk eraginkortasun handiz parte hartzen du 7 litroko edukiontzien bitartez.
Pilek metal toxikoen kontzentrazioa dute eta poluitzeko gaitasuna handia denez, premiazkoa da, kasu honetan, biltzeko orduan herritarren lankidetza garrantzitsua izatea. Horrela, gero trata daitezke. Mankomunitatearen eremuan erretiratzen diren unitateak Bizkaiko Recypilas enpresara bidaltzen dira.

BAI
- Pila prismatikoak (gatzezkoak eta alkalinoak). Behar bezala homologatu eta baimendutako prozesuen bitartez metalak sailkatu, tratatu eta berreskuratzen dira.
- Botoi-pilak. Tratamendu berezia dute. Destilatu egiten dira merkurioa eta gainerako metalak (hala nola burdina) eta zilarrezko kontzentratua berreskuratu eta balioa emateko.