
- Olioa biltzeko edukiontziak San Markoko Mankomunitateko 6 udalerritan kokatuak daude: Astigarraga, Errenteria, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Urnietan.
- Halaber, olio erabiliak Garbera (Donostia), Atallu (Usurbil), Hernani eta Oiartzungo garbiguneetan jasotzen dira.
- 3. Eta, gainera, etxeko olioa eta beste hondakin arriskutsu batzuk biltzen dituen furgonetan entrega daitezke. Gogoratu Usurbilgo denda batzuek ere halako bilketa egiten dutela.
Bilketaren egutegia (pdf, tamaño 420 kb.)
Edukiontziak esklusiboki sukaldean erabilitako olioak biltzeko dira; ildo horri eutsiz, ez da inoiz botako autoetarako olioa, bi olio-mota horiek ezin baitira nahastu. Sukaldeko olioen birziklatze-prozesuarekin ibilgailuetarako biodiesela lortzen da.
Nola?:
- Gorde olio erabilia ontzietan (ahal izanez gero, plastikozkoetan) eta itxi ondo.
- Bete ostean, bota edukiontzi laranjara edo eraman etxeko hondakin arriskutsuak jasotzez arduratzen den furgonetara.