Gehigarri 2 - zerbitzuen fakturazioa
Erakundeen arteko erabaki politikoen ondorioz, hiri-hondakinak San Markoko Mankomunitatearen lurralde-eremutik kanpo dauden tratamendu-instalazioetan kudeatu behar dira eta San Markoko zabortegian isurketak eten egin dira. Kudeaketan eszenatoki berriari erreparatuz, ezinbestekoa suertatu zen hondakinen transferentzia-planta eraikitzea. Aipatu transferentzia-estazioa San Markoko zabortegian kokatuta dago eta hondakinak trinkotze-sistemaren bitartez bolumena murrizteko besterik ez dira deskargatzen. Helburua balioa emateko edo deuseztatzeko beste toki batera eraman behar direnean garraioa optimizatzea da. Etxeko hondakinak biltzen dituzten kamioiak zuzenean hiru harrera-toberatan jartzen dira eta horiek zapalgailu estatikoetara konektatuak daude. Betetzen direnean, trinkotutako hondakinak 40 m3-ko edukiontzi itxietara transferitzen dituzte.
Egoera berriak aldaketa garrantzitsuak dakartza, bai transferentzia-plantan hondakinak deskargatzeko ibilgailuek bete behar dituzten baldintzei buruz, bai hondakinak hartzeko planta operatiboa egongo den ordutegiei dagokienez.
San Markoko zabortegian dagoen transferentzia-plantara hondakinak botatzera joaten diren ibilgailuei buruz, plantaren eraginkortasunak deskargatzeko gutxieneko baldintzak ditu eta bete behar dira:
Ikusi transferentzia-plantaren kokapena mapa handiagoan
Helbidea: San Marko errepidea, z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Telefonoa / Faxa: 943 34 07 31
GPSren Koordenatuak:
Lat.: 43º 18´06,97´´ I.
Luz.: 1º 55´32,63´´ M.
Aipatu ordenantza arautzailearen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta 2016ko apirilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
Sartu “e-administrazioa” atalean ondorengoak kudeatzeko: faktura eskatu, helbideratzea aldatu edo Sanmarko Mankomunitateko zabortegietan eskaintzen diren zerbitzuekin zerikusia duen fakturaren kopia lortzeko.