Aipatu gunera bilgarri-kaxen hondakinak sailkatuak iristen dira, beren jardueratan sortu ondoren. Horri esker, bi helburu lortzen dira:
Eskualdeko azokan sortutako ontzi eta bilgarrien hondakinak berreskuratzeko instalazioa 2001. urtean sailkapen-lerro txikiarekin osatu zen, batetik, lan-baldintzak hobe daitezen eta, bestetik, egur, kartoi eta plastikozko kaxak berreskuratzeko orduan errendimendua gehi dadin.
Erabiltzaileek ontzi eta bilgarrien hondakinak zuzenean karga-zintan deskargatzen dituzte.
Materiala gora igotzen duen zintaren bidez sailkatze-zintaraino iristen da eta bertan honako taldeen arabera bereizten dira: egurrezko kaxak, kartoizko kaxak eta dentsitate handiko polietilenozko plastiko-kaxak.