Mancomunidad de San Marcos

Garbiguneak
Donostian (Garbera + Atotxa-Erreka), Hernani, Oiartzun eta Usurbilen

Garbiguneak
Kokapena eta ordutegia
Hondakin onargarriak
Kopuruak eta mugak
Berrerabilpena

** OHARRA: Berrerabiltzeko gunea itxita egongo da, besterik jakinarazi arte.

** Garbiguneen ordutegiak: Mankomunitatearen web orria kontsultatu, mesedez. 

 

  • BULEGOA: Jendearentzako ordutegia: 9:00-14:00
  • TELEFONO BIDEZKO ARRETA (9:00-14:00): Mankomunitatearen zerbitzuekin zerikusia duen edozein kontsultatarako telefono bidezko arreta telefono zenbaki hau da: 943 214977 (luzap. 2)
  • POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZKO KONTSULTAK: Era berean, Mankomunitatearen zerbitzuekin lotutako kontsultak egin daitezke honako helbide elektroniko honen bidez: zerbitzuak@sanmarko.eus

 

Hernaniko garbigunea

Garbigunea azpiegitura bat da eta funtsean etxeko hondakinak behar bezala kudeatzea du helburu, horiek beste zerbitzu batzuk erabiliz ohiko gaikako bilketaren bidez ezin badira jaso.

Helburuak:

Garbigune

  1. Berrerabilpena sustatzea.
  2. Behar bezala bereizi ondoren, hondakinak birzikla daitezen eta balio izan dezaten bultzatzea.
  3. Konpostajea sustatzea.
  4. Etxean sortutako hondakin arriskutsuak modu egokian kudeatzea.
  5. Hondakinak kontrolik gabe isurtzen direla saihestea.
  6. Deuseztatzera bideratutako hondakinen kopurua murriztea.
  7. Ingurumen-sentsibilizazioa sustatzea.

Erabiltzaileak:

Doako zerbitzua da, esklusiboki San Markoko Mankomunitateko kide diren udalerrietako (Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil) herritarrentzat.

Hondakinen izaerari erreparatuz, erabiltzaileek horiek ordenan atxikitako edukiontzietan bota beharko dituzte.

San Markoko Mankomunitateko garbiguneen zerbitzuari buruzko araudia.

Garberako garbigunea

Garberako garbigunea 

Garberako pasealekua, z/g, 20017 Donostia

GPSren koordenatuak:

Lat: 43º 18´32,70´´ I Luz.: 1º56´57,07´´ M

Garberako garbigunea kokatzeko mapa

Ordutegia (urte osoan):
Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 13:20etara eta 15:30etatik 18:50etara
Larunbatetan: 9:30etatik 13:20etara eta 15:30etatik 17:50etara.                                                       

Igandetan:10:00etatik 13:50etara                    Jaiegunetan: itxita

Hernaniko garbigunea

Hernaniko garbigunea 

Ibarluze industria-poligonoa

GPSren koordenatuak:

Lat.: 43º 15´29,14´´ I. Luz.: 1º 57´46,62´´ M.

Hernaniko garbigunea kokatzeko mapa

Neguko ordutegia:                                        Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 12:50etara eta 15:30etatik 18:20etara 
Larunbatetan: 9:30etatik 13:20etara eta 15:30tatik 17:50tara.

Igande eta jai-egunetan (urte osoa): itxita

Udako ordutegia (uztailak 15-irailak 15):                      Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 13:50etara Larunbatetan: 9:30etatik 13:20etara

Oiartzungo garbigunea

Oiartzungo garbigunea 

Helbidea: Talaia industria-poligonoa

GPSren  koordenatuak :
Lat.: 43º 18´20,49´´ I. Luz.: 1º 53´02,06´´ M.

Oiartzungo garbigunea kokatzeko mapa

Neguko ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 12:50etara eta 16:00etatik 18:50etara
Larunbatetan: 9:30etatik 13:20etara eta 15:30etatik 17:50etara.

Igandeak (urte osoa): 10.00etatik 13.50etara      Jaiegunak (urte-osoa): itxita

Udako ordutegia (uztailak 15-irailak 15):       Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 12:50etara  eta 15:30etatik 18:20etara                                                  Larunbatetan: 9:30etatik 13:20etara eta 15:30etatik 17:50etara

Usurbilgo garbigunea

Usurbilgo garbigunea 

Helbidea: Atallu industria-poligonoa

GPSren koordenatuak:
Lat.: 43º 15´59,26´´ I. Luz.: 2º 03´ 07,59´´ I.

Usurbilgo garbigunea kokatzeko mapa

Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:15etik 12:50etara eta 16:00etatik 18:50etara                                          
 Larunbatetan: 09:00etatik 12:50etara

Igande eta jai-egunetan (urte osoa) itxita

Udako ordutegia (uztailak 15-iraila 15):                       Astelehenetik ostiralera: 10:15etatik 12:50etara eta 16:00etatik 18:20etara                                      Larunbatetan: 9:00etatik 12:50etara

Usurbilgo garbigunea

Atotxa-Errekako garbigunea 

Helbidea: Zubiberri bidea, 13 (Zuatzu Enpresa Parkerako igoera)

GPSren koordenatuak:
Lat.: 43º 17´46,24´´ I. Luz.: 2º 00´ 04,11´´ M.

Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 12:50etara eta 15:30etatik 18:20etara
Larunbatetan: 9:30etatik 13:20etara

Igande eta jai-egunetan (urte osoa): itxita

Udako ordutegia (uztailak 15-irailak 15):                     Astelehenetik ostiralera: 9:30etatik 13:50etara Larunbatetan: 9:30etatik 13:20etara

Garbiguneetan hurrengo hondakin-motak onartuko dira:

Garbigune

  1. Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik
  2. Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
  3. Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak…
  4. Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak…
  5. Metalak eta txatarra
  6. Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak
  7. Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholtzak…
  8. Beira laua: kristala
  9. Kartoizko bilgarriak
  10. Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak.
  11. Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak…
  12. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, sukaldeko etxetresna elektrikoak…
  13. Jostailuak
  14. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian)
  15. Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean
  16. Fluoreszenteak eta lanparak
  17. Inprimagailuetako tonerren karkasak
  18. CDak eta DVDak
  19. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian)
  20. Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak…

Horiez gain, herri-bidean gaika biltzeko jarritako edukiontzi-multzoa dago:

  1. Etxeko papera eta kartoia
  2. Etxeko ontzi arinak: plastiko, metal eta brik motakoak.
  3. Beira-ontziak
  4. Ehunak
  5. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian)
  6. Pilak.

Hernaniko garbigunea

Entregatutako hondakinen bolumena, orokorrean, astean 2 m3-ra nahiz 250 kg-ko pisura eta eraikuntza-hondakinaren kasuan 500 kg-ra mugatuta dago. Automobilgintzako olio erabiliari dagokionez, hileko eta erabiltzaileko 5 litro onartuko dira.

Auto eta motorren pneumatikoei buruz, hagunak edo metalezko zatiak kendu beharko zaizkie eta erabiltzaileko gehienez 5 unitate onartuko dira.

Behin eta berriz muga horietatik hurbil dauden entregak hautemanez gero, Mankomunitateak erabiltzaileari entregatutako hondakinen jatorria eta izaera ez-profesionala dokumentuen bidez justifikatzea eska diezaioke eta bere kudeaketapean harrera beste instalazio batzuetara desbideratzeko ahalmena izango du.

Muga horiek gainditzen dituen edozein deskarga egiteko, aldez aurretik idatziz baimena eskatuko zaio San Markoko Mankomunitateari. Prozedura bera jarraituko da bolumen edo tipologiarengatik hondakina ohiz kanpokoa denean.

Bakarrik 3.500 kilotik beherako gehieneko pisu baimendua (GPB) duten ibilgailuei utziko zaie hondakinak deskargatzea.

Erabiltzaileek entregatu ostean, kontserbazio-egoerari erreparatuz oraindik erabilera berria izateko aukera duten objektu eta tresnetarako berrerabiltze-gunea prestatuta dago.

Erabiltzaileek aske eta doan eraman ahal izango dituzte eta ezingo dira inolaz ere hirugarrenen bitartez saldu.