Mancomunidad de San Marcos

Reziklarte´09
Erakusketa ibiltaria

Informazioa
Kanpainaren materiala
Material mediatikoa

Reziklarte

Edukiontziak

Informazioa

Erabilerarik ez zuten edukiontziak kendu zirenean, kanpaina honen esku-hartze artistikoa hasi zen. Hala, edukiontziak arte-lan erakargarri bihurtu ziren. Ondoren birziklatzeko, hondakinak jatorrian bereizi behar direla izan zen oinarrizko mezua.

26 edukiontziak Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietan erakutsi ziren eta ondoan informazio-postuak jarri ziren, etxean hondakinak behar bezala bereizteko jarraibideak emanez.

Helburuak

  1. Etxean hondakinak bereiz daitezen bultzatzea.
  2. Prebentzio-eredu bezala euskarri arin, mediatiko eta iraunkorrean San Markoko Mankomunitatearen bitartekoak aprobetxatu eta berrerabiltzea.
  3. Biztanleak kontzentratzen diren herri-espazioetan herritarrentzako sentsibilizazio-mezuarekin agertzea.
  4. Plano artistikoan sinergiak aurkitzea, kanpainaren informazioa eta edukiak transmititzean euskarri erakargarri originalak lortzeko xedez.

Metodologia

Eremu artistikoan deialdia irekia izan zen eta irailean zehar egin zen. 64 zirriborrok parte hartu zuen eta epaimahaiak gauzatzeko 26 lan aukeratu zituen. Astebetez egin ziren. Lanak amaitu zirenean, posterraren motako informazio-liburuxka eta jada aipatutako erakusketa burutu ziren. Gainera, hiru lan saritu ziren: 1., 2. eta 3. saria.

Jendea arte-obra bihurtutako edukiontzien artean ibil zitekeen, baita informazio-puntura hurbildu ere joko errazen bitartez gaikako bilketa-lerro desberdinen inguruan zalantzak argitzeko. Horrez gain, artisten sormen-prozesuari buruzko informazioa lor zezakeen eta gustukoen zuen obra artistikoaren alde bozka ere bai. Kanpainaren amaieran bi accesit entregatu ziren.

Reziklarte