Mancomunidad de San Marcos

Olaiaren erronka
Esperientzia berri batean parte hartu nahi al duzu?

Informazioa
Kanpainaren materiala
Material mediatikoa

Olaiaren Erronka. Zuk nola egiten duzu birziklatzeko?

Informazioa

Gonbite honekin 2012ko udaberrian egindako kanpainari hasiera ematen zitzaion. Bi gaztek herritarren begietara hilabete batez bizikidetzen jardun zuten. Leloak aipatzen zuen erronka protagonistari jartzen zitzaion zeregina zen, hain zuzen ere, bere pisu-kideak, ondoren birziklatzeko, hondakinak bereiztea.

Helburuak

  • Etxearen eremuan hondakinak bereiz daitezen bultzatzea..
  • Herri-bidean mezu argiarekin egotea eta gure eguneroko bizian etxeetan jatorrian bereiz daitezkeen uneak islatzea.
  • Formatu berriztatzaile eta originala aprobetxatzea, komunikabideetan eta gizarte-sareetan iragazteko.

Metodologia

Kanpainaren oinarria jendearen begietara apartamentu batean bi protagonista gazteen bizikidetasuna izan zen. Horretarako, hormak erabat kristalezkoak ziren. Bere eguneroko bizia kaletik edo internet bidez emankizunarekin (streaming) jarrai zitekeen. Apartamentuak Mankomunitateko lau udalerri handienen herri-plazak bisitatu zituen: Donostia, Errenteria, Lasarte-Oria eta Pasaia.

pdfLiburuxka  (9,2 mb.) »

Apartamentua kokatu ez zen udalerri guztien etxebizitzetako postontzietan sartu zen informazio-liburuxka. Gainera, une oro jendearen esku egon zen eskuratu eta etxean hondakinak bereizteko orduan zalantzak argitzeko.