Informazio-liburuxka: “Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa" gida ( 1,33 Mb).
2007. URTEAN San Markoko Mankomunitateak etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko zerbitzua berritu eta bikoiztu zuen. Horretarako, bi ibilgailu berri kide diren udalerrietan zehar dabiltza. Bilketa-puntu berriekin guztira 44 betetzen dira eta, noski, 16 Donostian kokatuak daude. Zerbitzuak eskaintzen zituen berrikuntzen artean honakoak azpimarra daitezke: 12 bilketa-puntu berri eta 22 egun berri beren ordutegiekin.
Erantsitako materialean furgonetan jasotzen diren hondakin arriskutsuak kontsulta daitezke.
Zerbitzuaren berrikuntzak iritsarazteko, 126.000 informazio-liburuxka editatu ziren eta horietatik 116.000 San Markoko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietako postontzietan sartu ziren. Euskarri horretan ibilgailu berriak eta ikusiz nahiz idatziz utz daitezkeen etxeko hondakin arriskutsuen zerrenda nabarmentzen ziren. Era berean, liburuxkan egutegia, ibilbideak eta bilketaren ordutegiak nahiz egunak zeuden. Prebentzioaren aipamena egiteko aukera ez zen baztertu izan nahi. Ildo horri eutsiz, bilketarekin zerikusia zuten zatiei buruzko aholku errazak sartu ziren: