Mancomunidad de San Marcos

"Gure zaborra... arazo bat; inplikatu konponbidean!"
Tokian hondakinak murriztea

Informazioa
Kanpainaren materialak
Medioetarako materiala

Kanpainaren idrudia

Informazioa

San Markoko Mankomunitateak hondakinen sorrera murrizteko konpromisoa hartu du eta, horri eutsiz, 2003ko urrian eta azaroan kanpaina bat garatu zuen, bereziki, ontzi eta bilgarriei zegokienez murrizte-ekintzak azpimarratzeko. Tokian egin zitekeen eta azken kontsumitzaileari, hau da, herritarrari begira pentsatua zegoen.

Era berean, hondakin bihur zitezkeen produktuak eta tresnak berrerabiltzea zen helburu nagusia; hala “hondakina edo bitartekoa?” galderapean hondakin gutxiago sortzeko praktikak zehazten ziren.

Azkenik, hiri-hondakinen eremuan Mankomunitateak erantzukizun bateratua azpimarratzen zuen, kide diren 10 udalerrietako pertsona guztien arazoa baita.

Mankomunitateak 2002-16rako egina, Hiri Hondakinen Kudeaketari buruzko Plan Integralaren horizontean kokatzen zen kanpaina hau denboran garrantzi- eta eskala-maila desberdineko helburuekin. Nolanahi ere, herritarrak nahastea ezinbestekoa zen.

Helburuak:

  1. Plan Integralak jasotako birziklatze-helburuak lortzea.
  2. Zati bakoitzaren bilketa-zifrak eta kalitatea areagotzea.
  3. Hondakinak sortu baino lehen ematen diren urratsak azpimarratzea: murriztu eta berrerabiltzea.

Metodologia

Kanpaina 5 jarduera-ataletan egituratu zen:

Kanpainaren irudia

  1. Informazio-liburuxka postontzietan sartzea. Hondakinak kudeatzeari buruz Europako Erkidegoak erabiltzen duen printzipio hierarkikoari (minimizatzea (murriztu eta berrerabiltzea), birziklatzea eta balioa ematea) lehentasuna ematen zitzaion. Guztira 112.000 ale entregatu ziren beren gutun-azalarekin. Barruan birziklatzeari buruzko partxisa agertzen zen.
  2. “Birziklatrena-Reciclatren” ikuskizunarekin kaleko antzerkia Hortzmuga konpainiaren kargura. Ikuskizuna gure udalerrietako kaleetan eta eskualdeko 4 merkataritza-gune handietan zehar ibili zen. Ordubetez jendearekin zuzeneko harremana bilatu zen; helburua lortzeko, umorea eta birziklatze-mezua azaltzeko modu atsegina konbinatu ziren.
  3. Informazio-espazioa eta jokoen gunea. 4 merkataritza-gune handietan, jendea pasatzen zen tokietan, kontsumoa murriztu eta birziklatzeko panel interaktiboak jarri ziren. Panelekin batera, jokoen gunea antolatu zen saskiz eta txirrista puzgarriz hornituta eta txikienek objektua birziklatzeko jokoak izan zituzten.
  4. Kanpainaren mezua sendotzeko informazio-euskarriak: ekintzetan parte hartu zuen jendeari 6.000 mantal eta oharrak idazteko 7.000 blok banatu zitzaizkien.
  5. Udalerrietako idatzizko prentsan presentzia: egunkariak eta aldizkariak.

Icono de Acrobat ReaderLiburuxka (2,07 Mb)

Icono de Acrobat ReaderPartxis-jokoa (2,95 Mb)

Icono de Acrobat ReaderMantala (134 Kb)

Icono de Acrobat ReaderLibreta  (4,83 Mb)

Icono de Acrobat ReaderJoko didaktikoak (4,34 Mb)

Acrobat ReaderIragarkiak tokiko aldizkarietan (1,02 Mb)

Acrobat ReaderIragarkiak prentsan. (1,02 Mb)

Acrobat ReaderEgutegia. (2,07 Mb) 

BideoaIkuskizun baten bideoa, bi formatutan: Formato Windows media (10,5 Mb), Icono de video Real Player formatua (9,5 MB)