Mancomunidad de San Marcos

Zaborra murrizteko gida
Prebentzio-kanpaina

Informazioa
Materiala

Zure zaborra murrizteko gida

Informazioa

Kasu honetan San Markoko Mankomunitateak prebentzioaren eremuan funtsezko helburua finkatu zuen eta neurriek nahiz ekimenek hondakin gutxiago sortzeko praktikak sustatzen zituen. Xede horrez, Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietako postontzietan 40 orrialdeko (hizkuntza bakoitzeko (euskara eta gaztelania) hogeina) informazio-gida sartu zen. Edukiari dagokionez, merkatuan konparazioak egiten ziren eta ahalegin txikiarekin aholkuak praktikan jartzeko ildoak eskaintzen ziren.

Zaborra murrizteko gida

Helburuak

  1. Etxearen eremuan prebentzioa aplikatzeko herritarrei tresna baliagarria eskaintzea.
  2. Materiak eta ontziak birziklatzeko orduan herritarrei beren partaidetzaren garrantzia gogoraraztea.

Metodologia

Guztira 121.500 gida banatu ziren eta Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietako etxeetara iritsi ziren. Kanpaina 2005eko azaroan eta abenduan zehar zabaldu zen. Edukiaren berrikuntza prebentzioari buruzko aholkuak sartzean oinarritu zen. Horiekin batera merkatuan konparazioak egiten ziren aholkuen aplikazio praktikoari buruz irizpideak izateko. Besteak beste, ondorengo alderdiak landu ziren: prezioak ontzien eta bilgarrien ezaugarriak, produktu berdinarekiko aukera desberdinak…

Acrobat Reader ikonoa  Prebentziorako gida ( 1.82 kb.)