Mancomunidad de San Marcos

Propagandarik EZ
Prebentzio-kanpaina

Informazioa
Mugarri nagusiak
Materiala

EZ DUGU NAHI POSTONTZIETAN GUSTUKO EZ DUGUN PUBLIZITATEA.

Propagandarik EZ

Informazioa

Ekimena 2004. urtearen amaieran aurkeztu zen eta oraindik indarrean dirau. Postontzietara iristen den gehiegizko publizitatearekin zerikusia du. Askotan zuzenean zakarrean amaitzen du edo, kasurik hoberenean, dagokion gaikako bilketaren edukiontzian.

Ildo horri eutsiz, bakoitzaren eta taldearen eskubideak, hau da, jasotzen jarraitu nahi dutenenak edo kontrakoa pentsatzen dutenenak, errespetatuta, publizitate mordoa gelditu nahi da.

Helburuak

  1. Postontzietara iristen den publizitatea murriztea.
  2. Etxeko eremuan prebentzioaren arloan neurriak hartu behar direla kontzientziatzea.

Metodologia

Ekimena partikular eta bizilagun-komunitateentzat da. Azkenekoei ekimena bilera batean lantzea eskatzen zaie. Batzuetan eranskailua atariaren sarreran jartzea erabaki dezakete, besteetan, berriz, partikular bakoitzak bere eranskailua eska dezake postontzian jartzeko.

Mugarri nagusiak
UrteaHartutako neurriak
2004 Etxeetako postontzietara iristen den propaganda bazter dadin bultzatzeko erabakia hartzen da, hondakinen sorrera prebenitzeko xedez.
2004 Honako ekintzak zabaltzeko kanpaina berezia:
- Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietan bizilagun-komunitateetako buru/administratzaileei 25.000 gutun bidaltzea. - Mankomunitate-eremuko merkataritza-zentroetako eta merkataritza-gune handietako kudeatzaileei gutunak bidaltzea, eranskailuaren bidez adierazten duten bizilagun-komunitateen nahia errespetatzeko. - Bidali zirenean, Robinson zerrendan izena emateko aukeraren berri jakinarazi zitzaien (1). (1)
2005 Biztanle-komunitateei berriz gutuna bidaltzea eta ekimena merka2sanmarko ekitaldian eta San Markoko Mankomunitatearen web orrian zabaltzeko ekintzak.
2006 Merkataritza-zentroetako eta merkataritza-gune handietako kudeatzaileentzat bigarren gutuna bidaltzea eranskailuaren esanahiari buruz gogorarazteko
2006 Merka2sanmarkoren bigarren edizioan hedapen-ekintza.

Acrobat Reader ikonoa Eranskailua   (54,5 Kb)

Eranskailuren bat jaso nahi izanez gero, eskaera hau betez eska dezakezu eta postaz bidaliko zaizu galdeketan agertzen den helbidera. Doan iritsiko zaizu.

(Derrigorrezkoa) daukaten eremuak derrigorrezkoak dira:
Eskatzailearen datuak
Bileraren bat egin duzu komunitatean? (Derrigorrezkoa)
Komunitate bateko ordezkaria edo administratzaile bazara, eman, eranskailuak ipiniko diren eraikinaren datuak:
Eskatu nahi duzun eranskailua:
Eranskailuen kopurua
Spamaren aurkakoa

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez

Aurreko paragrafoan aipatzen den Datuak Babesteko Politikaren baldintzak onartzen ditut.