Errezeta-liburua (pdf, 1,27 Mb ).
Gure elikagaien zati bat zuzenean zaborrera botatzen da arrazoi desberdinengatik: kontserbazio-ohitura txarrak, beharrezkoa baino gehiago erostea, janari pasatua edo elikagai iraungiak… Horietako hondakin asko saihets zitezkeen eta, horretarako, San Markoko Mankomunitateak 116.000 sukaldaritzako errezeta-liburu sartu zituen kide diren 10 udalerrietako postontzietan. Ez utzi apurrik! izan zen izenburua. Errezeta-liburuak aholku eta errezeta errazak zituen, gure etxeetan elikagaiak eta janari-hondarrak hobe aprobetxatzeko. Errezetek azken platera ikusteko argazkiak zituzten eta bakoitzarekin gehienez orrialde bat betetzen zen.
Euskarriak informazioa egituratzeko lau atal ditu:
Errezetak egiteko orduan, gure eskualdean izen handia duten sukaldariek parte hartu dute; horiek guztiek Peio García Amiano izen handiko gastronomoaren koordinaziopean jardun dute. Azken euskarria Mankomunitateko etxe guztietan entregatu zen.
Errezeta-liburua (pdf, 1,27 Mb ).
Idatzizko komunikabideetan izandako presentziaren bilduma (5 Mb.)