
Informazioa
Kanpaina-formatu honekin San Markoko Mankomunitatea kide diren udalerrietako ikastetxe guztietara iristen da. Hala, hartzailea eskola-komunitate osoa da: Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko irakasleak, ikasleak eta familiak.
Helburuak
Kanpainak hurrengo helburuak ditu:
- Hiri-hondakinen inguruan ezagutzak zabaltzea; prebentzioaren (murriztu eta berrerabiltzea) gaia azpimarratzen da, gaikako bilketa alde batera utzi gabe.
- Zaborra sortzeko orduan bakoitzaren protagonismoari, horiek sortzen duten arazoari eta konponbidean guztiok parte hartzearen garrantziari buruz kontzientziatu eta sentsibilizatzea.
- Hondakinen sorrera minimizatzeko nahiz sortzen direnak berrerabiltzeko moduak eta Mankomunitateak berak dituen gaikako bilketa-sistemak ezagutu eta sendotzea.
- Partaideetan eta beren familietan portaerari dagokionez ohiturak aldatzeko estimulua sorraraztea; xedea ingurunerik hurbilenean ahalik eta hondakin gutxienak sortzen laguntzea da.
Metodologia
Proiektu hau diseinatzeko orduan, bere funtsa eta filosofia egituratuko duten alderdi metodologiko desberdinak kontuan hartu dira:
- Irakasleentzako laguntza: irakasleak ikastetxeetarako ingurumenaren hezkuntza-programetan oinarrizko elementuak dira. Kanpainaren bitartez informazio, kontzeptu… erabilgarriez hornitzeko konfiantza dugu, betiere motibatzen duten jardueratatik abiatuta. Gainera, horiek ohiko lanean ez dira gehiegizko karga izango.
- Informazio zuzena: proiektuaren garrantzia eta ikastetxeen kopurua kontuan hartuta, ikastetxe edota ziklo bakoitzeko arduradunekin izandako harremanari garrantzi berezia emango zaio, une oro behar bezala informatuak egon eta programa zehatz-mehatz ezagutzeko.
- Ikasleekiko hurbiltasuna: Motibazio- eta partaidetza-ikuspegiarekin jarduera desberdinak proposatzen dira. Ikasleak egiazko protagonista bihurtzen dira eta, horretarako, beren jakin-mina sustatzen da eta hausnarketarako gonbita luzatzen zaie; laburbilduz, motibazioa bultzatu eta suspertu nahi dira. Era berean, ingurumen-hezitzaileen eta ikasleen artean eztabaidarako espazioa izango da. Horrez gain, partaideekin konektatzeko, ustekabearen eta berezkotasunaren elementuak erabiliko dira.
Kanpaina ikastetxe bakoitzaren ikasgelan garatzen da eta jokoak, tailerrak eta partaidetza-probak konbinatzen dira. Halaber, ikastetxe partaideek kanpainaren edukiak lantzeko material didaktikoa dute eta ikasleentzat nahiz irakasleentzat izaten da.