Mancomunidad de San Marcos

Sortu hondakin GUTXIAGO!
Murriztu-Berrerabili-Birziklatu. Prebenzio Kanpaina

Informazioa
Materiala

Informazioa

Sendotasun horrekin 2004ko azaroan kanpaina honi ekin zitzaion. San Markoko Mankomunitateak geroz eta kezka handiagoa zuen hondakinen sorreraren goranzko erritmoa eteteko eta, ondorioz, ekintza kontsumitzailerantz jotzean oinarritu zuen. Hala, kontsumo arduratsurako tailerrak bultzatu zituen. Kanpaina garatu zenean datua 478 kg/bizt./urte zen eta praktikan jarritako ekintzen bitartez zifra hori murriztea zen helburu nagusia.

Helburuak

  1. Herritarren artean kontsumo arduratsurako praktika eraginkorrak bultzatzea.
  2. Etxean hondakinak murriztu, berrerabili eta bereizteko neurriak aplikatu behar zirela ohartaraztea.
  3. Hondakinak murriztu eta birziklatze-tasak gehitzeko eta, bide batez, zifrak hobeak izateko herritar guztien erantzukizuna eskatzea.

Metodologia

Kanpainan hurrengo ekintzak diseinatu ziren:

  1. San Markoko Mankomunitateko etxebizitza guztietako postontzietan sartu zen informazio-liburuxka (112.800).
  2. Udalerrietako prentsan publizitate-iragarkiak kontratatzea.
  3. Kontsumo arduratsurako 60 tailer egin ziren guztira eta hartzaileak ikastetxeak, helduentzako hezkuntza-zentroak, euskaltegiak eta elkarteak izan ziren. Gainera, herritarrei deialdi irekia luzatu zitzaien, xede horretara bideratutako tailerretan (12) parte har zezaten. Horiek Mankomunitateko kide diren 10 udalerrietako kultur etxeetan gauzatu ziren.
  4. Azkenik, kanpaina kalean izatearen aldeko apustua egin zen eta 14 kokapen programatu ziren etxeko olio erabilien eta hondakin arriskutsuen bilketa-zerbitzuaren presentziarekin bat. Horietan kanpainaren mezuaren eta tailerren berri eman zen. Horrez gain, puntuetan erosketa egiteko poltsa-zorro berrerabilgarriak banatu ziren.

pdfInformazio-liburuxka  (1.092 kb.)