Kanpainaren informazio-liburuxka.(1 mb.) »
Datuen ustiapenari buruzko txosten estatistikoa (644 kb.) »
Buletina kanpainaren ondorioekin (1,4 mb.) »
San Markoko Mankomunitateak 2012ko lehenengo hiruhilekoan esperientzia berria garatu zuen. 100 familiei aholkularitza-zerbitzua eskaini zien. Ondoren bereizi eta birziklatzeko erosketatan hondakinak etxera ez eramateko aholku praktikoak nahi zituztenek borondatez izena eman zuten. Laburbilduz, hondakinen sorrera prebenitzeko aholkuak praktikan jartzen saiatu ziren eta aholkuak aplikatuz erostea saihets zitezkeen hondakinak zenbatu ziren. Hona hemen aholku batzuk:
Esperientziari Mankomunitatearen kide diren 10 udalerrietako etxe guztietan informazio-diptikoa postontzietan sartuz ekin zitzaion. Helburua aholkularitza-lanak egiteko borondatezko etxebizitzak lortzea zen. Guztira 247 familiak eman zuen izena eta 100 hautatu ziren, San Markoko Mankomunitatea osatzen duten etxebizitzen lagin esangarria lortzeko irizpideen arabera.
Kanpainak 2012ko apirilaren erdialdera arte iraun zuen eta izena eman zuten familiez gain, beste 136 pertsonak kanpainaren ondorioak laburtzen dituen buletinean jasotako informazioa (ikusi materialak) lortzea eskatu zuen.
Kanpainaren informazio-liburuxka.(1 mb.) »
Datuen ustiapenari buruzko txosten estatistikoa (644 kb.) »
Buletina kanpainaren ondorioekin (1,4 mb.) »
La ciudad viva (Blog de El Diario Vasco)