2019/11/08
JAKINARAZPEN GARRANTZITSUA
Datorren abenduaren 31n, San Markoko zabortegian dagoen Transferentzia Plantaren jarduera etengo da; horregatik, egun horretatik aurrera, ez dira onartuko etxeko hondakinak instalazio horretan transferitzeko. Nolanahi ere, tamaina handiko hondakinak, zura eta inausketako eta lorezaintzako hondakinakhautatzeko eta sailkatzeko jarduerarekin jarraituko da.
Ondorioz, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, instalazio horretako erabiltzaileek Zubietako Tratamendu mekaniko eta biologikoa (TMB) egiteko plantara (GIG-1) joan beharko dute deskargatzera zuzenean, astelehenetik igandera 24 orduz.
Zerbitzu eta industriatan sortutako etxeko hondakinak Zubietako plantan utzi nahi dituzten enpresa eta partikularrek honako ekintza hauek gauzatu beharko dituzte aurretiaz eta behar besteko aurrerapenarekin:
a) |
erantsitako onarpen-eskabidea betetzea (bat hondakin ez-arriskutsu eta ekoizpen-zentro bakoitzeko), eta bertan adieraztea |
|
|
b) |
posta elektroniko bidez bidaltzea GHKra - harremanetarako pertsona:
|
Ezingo da sartu deskargatzera urtarrilaren 1etik aurrera (egun hori barne), GHK-k ez badu: |
1. behar bezala betetako onarpen-eskabidea jaso, 2. onarpen-eskabidea onartu, 3. Zubietako TMBrako sarbidea onartu, eta 4. ekoizleari plantan deskargatzeko baldintzak jakinarazi. |
Horregatik, nabarmendu nahi dugu garrantzitsua dela ahalik eta lasterren hastea aipatutako izapidea, zure jarduerak sortutako etxeko hondakinak Zubietako TMBan atzera bota ez ditzaten.
Donostian, 2019ko azaroaren 6an
Mankomunitateko Zerbitzu Teknikoa