Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2013/09/18

Bilketa-sistema berriari esker, San Markok poligonoetan hondakin gehienak birziklatzen ditu

Donostialdeko poligonoetan eta parke teknologikoetan hondakinen zati desberdinak edukiontzietan biltzeari esker, birziklatze-tasa % 58ra iritsi da eta GHHKPIk proposatutako balioetan kokatu da.

San Markoko Mankomunitateko industria- eta enpresa-poligonoetan nahiz parke teknologikoetan hondakinak biltzeko araudi berria abian jarri da eta, ondorioz, hondakin gehienak birziklatu edo konpostatu egiten dira eta zuzenean isurtzea saihesten da. Sistema berria apirilaren 1ean sartu zen indarrean eta joan den ekainean hasi zen aplikatzen eraginkortasunez. Hala, enpresei birzikla daitezkeen materialetarako edukiontzi espezifikoak entregatzen zaizkie. Nolanahi ere, enpresek egiten dute eskaera, beren beharren arabera eta nahastutako hondakinen bolumena murriztearekin batera, aprobetxamendu- eta birziklatze-ehunekoak gehitzen dira.

Informazio-kanpainan 1.500 enpresak baino gehiagok parte hartu du

Araudi berria indarrean sartzeari parekatuta informazio-jarduera garatu da eta irailaren 20ra arte luzatuko da. Kanpainak enpresen zuzeneko inplikazioa eta partaidetza lortzea du helburu. Ildo horri eutsiz, informazioa bidali zaie, berriemaile adituek enpresak bisitatu dituzte eta arretarako telefono-zerbitzua abian jarri da. Azkenekoaren bitartez, zalantzak argitu dira eta edukiontzi berriak jartzea eskatu ahal izan da.

Orain arte 1.500 enpresa baino gehiago bisitatu dira eta enpresek parte hartu dute. Xede horrez, araudi berrira moldatzeko beren egoerari eta beharrei buruzko datuak eskuratu dituzte. Halaber, bilketa-sistema hobetzeko iradokizunak egin dituzte. Datu horiek guztiak galdeketa batean jaso dira eta informazioarekin datu-basea egituratu da. Horrez gain, berriemaileek hondakinen laginak hartu dituzte, sailkatzeko zalantzak zeudenean; zehatz-mehatz esanda, 90 enpresatan 170 lagin bildu eta aztertu da.

Bestalde, arretarako telefono-zerbitzuak 1.400 dei baino gehiago erantzun ditu. Araudi berriari buruzko kontsultak egin dira, baita edukiontziak eskatu, berriemaileekin hitzorduak zehaztu edo kexak nahiz iradokizunak formulatu ere.

San Markok poligonoetan hondakinen erdia baino gehiago birziklatzea lortu du

Araudi berria abian jartzearekin, birziklatze-emaitzei erreparatuz, aurrerapauso garrantzitsua eman da; horren harira, poligonoetako hondakin guztien % 58 baino gehiago birziklatzen ari da. Hala, aurreko joera alderantzikatu da, hau da, orduan, % 50etik beherakoari (2012ko abuztuan % 46,8) balioa ematen zitzaion eta % 50 baino gehiago (2012ko abuztuan % 53,2) deuseztatzen zen. Zehazki, zabortegira doazen hondakinak 2013ko abuztuan %41,63ra murriztu dira, hots, ehuneko 11 puntu egin du onera edo, beste modu batera esanda, zabor guztiaren % 20 gutxiago bideratu da isurtzera.

Gainera, ekainean eta uztailean 1.000.000 kilogramo material baino gehiago berreskuratu da. Datuak ekitaldi oso batera proiektatuz, poligonoetan 6.000 tona hondakini balioa emango zaio eta 1.000 tona isurtzea saihestuko da.

Uztailean edukiontzien bitartez gaika bildutako hondakinen zati berriei dagokienez eta berreskuratze-mailei erreparatuz, honako datuak azpimarra daitezke: biohondakina (49.080 kg), beira laua (8.980 kg), ontziak (9.391 kg), beste plastiko batzuk (740 kg), kimaketa-hondakinak (660 kg), tamaina handiko hondakinak (4.000 kg) eta poliespana (150 kg), besteak beste.

 

 


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.