Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/10/26

San Marko Mankomunitateak eta Pasaiako Udalak hitzarmena aldatzen dute edukiontzien bidezko hautatze-bilketa berrezartzeko

San Marko Mankomunitateko lehendakariak, Jaime Domínguez-Macayak, eta Pasaiako alkateak, Izaskun Gómezek, hilabete honetan sinatu duten hitzarmenaren aldaketa hondakin organikoa, ontzi arinak eta paper-kartoia bereizten dituzten edukiera handiko edukiontzien bidezko hondakinen hautatze-bilketa berreskuratzera zuzenduta doa. Mankomunitatea izango da, hemendik aurrera, Hiri Hondakin Solidoen (HHS) – errefusa–hondakinak salbu- bilketaren arduraduna. Horrela, 2012ko uztailaren 13an Mankomunitateko Batzordeak onartutako eta urte bereko irailaren 10ean sinatutako hitzarmena aldatzen da.

Aipaturiko hitzarmenean, 2012an datatua, bilketa Pasaiako Udalak berak egin zezala zehazten zen. Hilabete honetan izenpetzen den hitzarmenaren aldaketak, berriz ere San Marko Mankomunitateari egokitzen dio erantzukizun hau. Honela, hitzarmenean jasotako itun batzuen aldaketa proposatzen da, izenpetzaile bakoitzak izango dituen funtzioei buruzkoak. Adibidez, San Marko Mankomunitateak Pasaiako hiri-hondakinetatik berezitutako hondakin organikoen hautatze-bilketa zerbitzua abiaraziko du. Halaber, ontzi-arinen eta paper-kartoiaren hautatze-bilketa zerbitzua egingo du, 2012a baino lehen egiten zuen zerbitzua.

 

 

Egutegia eta kanpaina

 

55 hautatze-bilketa edukiontziak jartzeko datei dagokionez, langileek jartzeari urriaren amaieran ekingo diotela uste da. Zehazki, Trintxerpe-ko eta San Pedro-ko barrutietan urriaren 27 eta 28 artean ekingo zaio edukiontziak ezartzeari; bi aste geroago, Pasai Antxo-n azaroaren 12 eta 13an, eta azkenik, Pasai Donibane-n azaroaren 16tik 20rainoko astean. Era berean, zein hondakin eta ontzi doan edukiontzi bakoitzean eta zein ez, eta bilketa sistema zehazki hiritarrei azaltzeari begira udalbatzak burutuko duen informazio kanpaina nabarmentzekoa da. Bilketa organikoa, boluntarioki eta giltza bat emanez, bosgarren edukiontziaren edo edukiontzi marroiaren bitartez egingo da. 

San Marko Mankomunitatetik eta Pasaiako Udaletik beira, papera, kartoia eta plastiko ontziak, baita hondakin organikoak ere, egoki bereiztera gonbidatzen zaie pasaiatarrei, edukiontzi berde, urdin, hori eta marroietan hurrenez hurren. Birziklatzearen kulturaren sustapenaren eta hiritarren aldetik ontzien bereizketa zuzenaren bitartez, ingurumenean inpaktu txikiagoa lortuko da. Horregatik, bi erakundeetako ordezkariek Pasaia-ko biztanleei edukiera handiko edukiontziak erabiltzera eta beira, papera, kartoia eta plastikozko ontziak, baita hondakin organikoak ere, bertan uztera gonbidatzen ditu.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.