Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/06/09

Pasaian edukiontzien sistemara itzultzeko prozesua atzeratu egin da, San Markoseko batzarrean Bildu kontra agertu delako

San Markos Mankomunitatearen batzarrean, gaikako bilketaren kontratua aldatzeko aukeraren aurka agertu dira EH Bilduko ordezkariak; edukiontzien sistema Pasaiara lehenbailehen hedatu ahal izatea da aldaketa horren arrazoia. Era berean, kontratuaren aldaketa aurkaratuko dutela ere egin dute mehatxu, presidentetza jardunekoa delako martxoaren 24an hauteskundeak izan ostean.

Mankomunitateko presidente Denis Itxaso jaunak gaikako bilketaren kontratuaren aldaketa atzeratzea erabaki du, atez ateko sistemaren ordez edukiontzien sistema berriz ezartzeko prozesua segurtasun juridiko osoz burutu dadin. Itxasok adierazi duenez, ekainaren 13tik aurrera Pasaiako udalbatza berriarekin harremanetan jarriko da, edukiontzien sistema ezartzeko biderik eraginkorrenak aztertzearren eta mankomunitatearen baliabide guztiak eskaintzearren.  


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.