Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/03/23

Irtenbide errealista eskatu dio Denis Itxasok Aldundiari "gure zabortegietan gainezka egiten duten" 170.000 tona hondakinen arazoarentzat

Balantze triunfalistak alde batera utzi ditzala eskatu dio ingurumeneko diputatu Iñaki Errazkini San Markos mankomunitateak, "Gipuzkoan urtean 170.000 tonatik gora hondakin lagatzen baitira, eta gure zabortegiak gainezka egiten ari dira". "Hondakinak kudeatzeko ardura duten instituzio eta erakundeen erantzukizuna –mankomunitateko presidente Denis Itxasok esan duenez– herritarrei zerbitzu on bat eskaintzea da, jasangarria eta ingurumen-araudiak beteko dituena. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHK sozietateak ez dituzte helburu horiek bete, gehiengoak adostutako hondakin-plana gelditu baitute, eta beren hondakinak tratatzeko eta hondakinak botatzea saihesteko irtenbide eta azpiegitura alternatiboak garatzeko gai izan ez direlako". Aldundiaren ingurumen-arloko arduradun Iñaki Errazkinek hondakinen gaiaren inguruan balantzea egin eta biharamunean egin ditu adierazpen horiek mankomunitateko presidenteak, kudeaketa hori "arduragabea eta ausartegia" izan dela gaineratuta.

 

Horri dagokionez, Denis Itxasok salatu duenez, “Batzar Nagusiek onartutako hondakin-plana gelditu du Bilduk eta orain onartu du hondakinen % 40arentzat zabortegira bidaltzea baino irtenbide hoberik ez duela”. Egoera kritikoan uzten du Gipuzkoa plangintzarik ez izate horrek, eta behartu egiten du zati organikoa –familiek jardunbide ekologiko egoki gisa arduraz bereizi duten zatia– ehunka kilometrora bidaltzera, konpostaje-plantak ere eraiki nahi izan ez direlako, gai horren inguruan erabateko adostasuna bazegoen ere".


Mankomunitateak, halaber, ez du ulertzen atez atekoarekin erakutsitako triunfalismoa, "hondakinen % 70etik gora (% 78 San Markosen kasuan) edukiontzien sistemarekin biltzen baita, bi sistemen artean lortutako emaitzak antzekoak baitira (gaikako bilketaren % 41,6 San Markosen 2014an) eta herritarrek euren borondatez eta inposaketarik gabe parte hartzen baitute". Materia organikoaren bilketari dagokionez, Gipuzkoaren materia organikoaren hirurena Donostian jasotzen dela gogorarazi dio Itxasok Errazkini (7.000 tonatik gora 2014an), 5. edukiontziarekin, eta emaitza hori hobea izango litzatekeela "Bilduk bilketa hori arrazoi partidistengatik atzeratu izan ez balu".


San Markos mankomunitateko presidentearen ustez, gaikako bilketaren datuen hobekuntzak erakusten du herritarrek birziklatu nahi dutela eta prest daudela gaikako bilketaren % 60ra iristeko, hau da, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrean finkatutako helburura. Dena den, Itxasok uste du Aldundia eta Bildu direla erronkari aurre egiteko prest ez daudenak, "lau urte utzi baitituzte igarotzen Gipuzkoak bere hondakinak modu jasangarrian tratatzeko behar dituen azpiegiturak garatu gabe".


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.