2015/02/25
San Markos mankomunitateak uste du EH Bilduk gobernatzen dituen udalerrietako herritarrak kontrolatu eta zaintzeko estrategia akats larria dela, eta kalterako dela gaikako bilketako eta birziklatzeko politikak garatzeko. Balorazio hori egin da Hernani eta Astigarragan zaborrak lagatzean eta bereiztean bertako herritarrak kontrolatzen dituzten bideozaintzako kamerak jarri dituztela ikusita, baita Donostian ere EH Bilduk sustatzen dituen araudi-aldaketak ikusita ere, zigorrak gogortu nahi baititu eta zaborren bereizketa kontrolatuko duten ikuskatzaileen figura sortu. Neurri horiek kalterako dira, ez baitute emaitza hoberik bermatzen, eta intromisio larria dira herritarren bizitza pribatuan.
Horri dagokionez, mankomunitateko presidente Denis Itxasok adierazi duenez, "obsesioaren mugan dago Bildu zaborren gaiarekin. Herritarrek erakutsi dute birziklatu nahi dutela, eta hondakinek ezin dute aitzakia izan haiek zaintzeko”. Mankomunitatearen datuek erakusten dute estrategia horrek ez duela benetako oinarririk, edukiontzien sistemarekin eta herritarren laguntza boluntarioarekin hondakinen % 80 biltzen baita, eta biztanle bakoitzeko gaika bildutako kilogramoak antzekoak dira kasu guztietan.San Markosko presidenteak gogorarazi du Donostiako osoko bilkurak bihar eztabaidatuko duela Bilduk proposatutako araudi-aldaketa, ikuskatzaileei herritarren zabor-poltsak irekitzeko baimena eman eta zigorren zenbatekoa biderkatzea proposatzen duena, eta adierazi duenez, “ondo legoke Bilduk interes bera aplikatuko balu kale eta plazak mantentze-egoera hobean izateko eta, adibidez, irmotasun berarekin isuna jarriko balie asteburu guztietan Donostiako parte zaharra papereztatzen dutenei".
Mankomunitatearen esperientzia eta azken urteetako datuek erakusten dutenez, kontzientziazioa eta informazioa dira bide eraginkorrenak gaikako bilketaren eta birziklatzearen emaitzak hobetzeko. Ildo horretan, Itxasok adierazi duenez, “inposaketak ez du funtzionatzen, eta porrota onartzea baino ez da. Jende asko haserrearaztea besterik ez du lortzen, herritarrak zapalduta sentitzen baitira, eta parte hartzeko gogoak kentzen dizkiete, helburuak kontrakoa izan beharko lukeenean”
Adolfo
2015-02-25
Lo dige en su dia a los que apoyaban este sistema de recogida de residuos, (Este sistema de recogida de residuos es un sistema policial), y se echaron las manos a la cabeza, pues bien esta claro ahora o no.