Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/02/02

San Markos mankomunitateak gaikako bilketaren % 41 gainditu du hiri hondakinei dagokienez

San Markos Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerriek sortutako hiri-hondakinen % 41,6 bildu zuen Mankonunitateak gaika. Emaitza hori 2013an lortutako ehunekoak baino 4 puntu gorago dago, % 37,6 izatera iritsi baitzen; igoera hori batez ere gertatu da industrialdeetako bilketa-datuak hobetu direlako eta Donostian bosgarren edukiontzia jarri delako materia organikoa biltzeko. Zehazki, 131.725 tona hondakin kudeatu ziren; horietatik 53.247 tona gaika bildu ziren, eta 1.602 tona autokonpostajera bideratu ziren. Adierazitako guztizkotik, 120.436 tona etxeko hondakinak dira, gainerako 11.289 tonak, aldiz, industrialdeetan bildu ziren.

% 78,6 edukiontzietan bildu da

Etxeko eremuan 385,3 kg bildu ziren biztanle eta urte bakoitzeko; horietatik 147,9 jatorrian bereizi ziren eta 5,13 autokonpostajera bideratu ziren. Zifra horiek 2013ko datuekin alderatzen baditugu, ikus dezakegu urte horretan baino ia hiru kilo hondakin gehiago bildu direla (382,5 kg).

Materialen arabera, guztizkoaren % 31,3 papera/kartoia da, 14.449 tona bildu dira; beirazko ontziak % 23,1 dira, 10.666 tona; eta ontzi arinak 7.185 tona izan ziren, guztizkoaren % 15,6. Laugarren taldea pilen, ehunaren, olioaren, aparatu elektrikoen, inausketa- eta lorezaintza-hondakinen, zuraren eta tamaina handiko hondakinen gainerako gaikako bilketek osatzen dute, guztira 6.615 tona dira, guztizkoaren % 14,3, eta bide publikoko edukiontzien bitartez edo bilketa espezifikoen bitartez biltzen dira.

Edukiontzien bilketa-sistema nagusitzen da. Etxeko eremuan gaika bildutako 46.103 tonetatik, 36.227 tona espaloian kokatutako edukiontzien bitartez edo mankomunitateko bilketa espezifikoen bitartez bildu dira; guztizkoaren % 78,6. Egoera hori gehiago nagusitzen da, beharbada, paperaren/kartoiaren, beiraren eta hainbat materialen kasuan, hondakin horietan edukiontziek bilketaren % 80 gainditzen baitute argi eta garbi.

Materia organikoaren bilketa % 46 igo da

Materia organikoaren bilketak, udalerri guztietan gauzatzen ez bada ere, (Errenterian eta Lasarten ez dago horrelako zerbitzurik) aurrerapen oso garrantzitsua izan du 2014an, Donostian bosgarren edukiontzia jarri izanaren ondorioz. Gauzak horrela, 2014an 7.188 tona bildu dira, 2013an, aldiz, 4.910 tona bildu ziren; horrek esan nahi du % 46tik gorako igoera dagoela.

Soilik Donostian 2.143 tona bildu ziren; datu hori 2013ko emaitzaren bikoitza baino gehiago da (880 tona). Ezinbestekoa da kontuan izatea sistema urtearen bigarren zatian hedatu zela eta ezarpen-fasean dagoela. 2014. urtetik 2015. urtera bitarteko azken bi hilabeteetan bildutako batez bestekoa estrapolatzen badugu, ikusiko dugu 3.623 tona baino gehiago bildu direla. Biztanle bakoitzeko zifrei dagokienez eta parte hartu duten 19.000 familiak (45.600 pertsona) kontuan hartzen baditugu, ikusiko dugu 79,46 kg materia organiko bildu direla biztanle eta urte bakoitzeko.

Etxez etxeko sistema ezarrita daukaten udalerriei dagokienez (Astigarraga, Hernani, Lezo, Pasaia, Oiartzun eta Usurbil), udalerri horietan guztietan bildutakoaren batura 4.782 tona izatera iritsi zen; horrek esan nahi du batez beste 76,3 kg bildu zirela pertsona eta urte bakoitzeko.

Industrialdeetako gaikako bilketa % 60tik gorakoa da

Mankomunitateak kudeatzen dituen industrialdeetan 11.290 tona hondakin sortu ziren; horietatik, 7.144 (guztizkoaren % 63,3) gaika bildu ziren eta balorizaziora bideratu ziren. 2014ko datua 2013an lortutako ehunekoa (% 52,74) baino 10 puntu gorago dago. Materialen arabera, bi korronte nagusiak papera/kartoia eta zura dira; biak bildutakoaren % 70 inguru baitira.

Industrialdeetako emaitzak 2013ko ekainean abian jarritako araudi berriaren ondorioz hobetu dira. Araudi horri esker, hondakin gehienak birzikla edo konposta daitezkeenez, bereizita biltzen diren zatiak lau izatetik hamalau izatera igaro dira, eta enpresei edukiontzi bereziak eman zaizkie zati horietako ..

2014ko Datuen Balantzea






Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.