Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2015/01/15

San Markosek egon daitezkeen erantzukizun penalen norainokoa ikertzeko eskatuko dio fiskaltzari

 

GHKk kreditu-estaldurarako kontratua (swap) dela medio la Caixaren eta Banco de Santanderren aurka jarritako salaketaren ezespena balioetsi du San Markos Mankomunitateko presidente Denis Itxasok. Itxasoren ustez “epaiak agerian uzten du hondakinen kudeaketan GHKren eta Bilduren ausarkeriazko kudeaketa eta interes publikoarekiko erabateko mespretxua, GHKren teknikarien txostenek ohartarazi baitzituzten azkenean gertatu diren arriskuak. Txosten haiek kontuan izan ordez, teknikari haiek bat-batean botatzea erabaki zuten Bilduko arduradunek. Ebazpen judizialaren zuzeneko ondorioa da Kontsortzioak, mankomunitateek eta udalek estaldura multzoaren ordainketa beren gain hartu beharko dutela, zeinengatik bankuei hilean 600.000€ baino gehiago ordaintzen zaien, eta GHKren beraren informazioaren arabera guztira 68 milioi €-ra iritsi daitezke.

Garitanok jokoan zegoen dirua berea, eta ez diru publikoa, izanez gero erabaki horiek hartuko ote zituzkeen galdetu du Itxasok. Era berean, Mankomunitateko presidenteak gogorarazi du berak eta GHK, SAren Administrazio Kontseiluko beste kide batzuek kontseilu hori utzi egin zutela, Aldundiaren proposamenez hartuko ziren erabakiek kontseilarientzako ondare-erantzukizunen bat ekartzeko arriskua zegoelako. Ildo horretan, adierazi du mankomunitateko presidentea den heinean Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskal Nagusi Juan Calparsorori behin-behinekoz artxibatu zituen informazio-eginbideak berriz irekitzeko eskatuko diola formalki, berriz ere ausarkeriazkotzat jo duen kudeaketa horretan GHK, SAren Administrazio Kontseiluko kideek izan ditzaketen erantzukizun penalen norainokoa sakon aztertzeko.

Itxasoren ustez larriena da Gipuzkoa eraikitzen ari ez diren azpiegitura batzuen kostuak bere gain hartzen ari dela, eta hondakinen arazoak ingurumen- eta finantza-kolapsoa eragin dezakeela. Horixe gertatu da, hain zuzen ere, enpresa esleipendunei erraustegiaren kontratuari uko egin ziezaioten lortzeko egin zaien ordainketarekin (13.000.000 €), eta orain gauza bera gertatzen da swapekin. Kalte-ordainak eta kredituak ordaintzen dira eta Gipuzkoak konponbiderik gabe eta azpiegiturarik gabe jarraitzen du. San Markos Mankomunitateko presidenteak adierazi du kudeaketa hori ”benetako iruzurra dela Gipuzkoarentzat, jasotzen ez duen zerbaitengatik ordaintzen duelako, eta horrek kalte larria eragiten dio ondare publikoari, hau da, guztion ondareari”.

Ondorio ekonomikoak bereziki larriak dira San Markos Mankomunitatearentzat, aipatu zenbatekoaren % 30ari aurre egin beharko diolako (20.400.000 €), eta kopuru hori bere udalei jasanarazi beharko zaie, bakoitzak duen partaidetzaren arabera (ikus taula). Arazoaren garrantzia ikusita, San Markos eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateek Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroaren eraikuntza-kontratuak hutsaltzeko erabakien aurka jarritako demandak une honetan garrantzi berezia hartzen du.

 

 

Donostia

12.171.487,25

Oiartzun

652.300,35

Errenteria

2.556.860,74

Urnieta

405.542,21

Hernani

1.263.093,64

Usurbil

398.820,15

Lasarte

1.176.294,30

Lezo

395.100,18

Pasaia

1.034.348,00

Astigarraga

346.153,18

 


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.