2014/12/23
PSE-EE, EAJ eta PP alderdien gehiengo osoarekin onartu dira kontuak. Bilketa-tasek egonkor jarraituko dute, eta San Markoseko zabortegia zigilatzeko obra esleitutako aurrekontuaren azpitik amaitu da.
Gaurko bileran, San Markos Mankomunitateko Batzarrak 25.774.550 euroko aurrekontua onartu du 2015. urterako. Kontuak gehiengo osoz onartu dira PSE, EAJ eta PP alderdien aldeko botoari esker. Denis Itxaso presidenteak azpimarratu du 2014ko kontuak zehaztasun handiz itxi direla, 2015. urtean udalen ekarpen arruntak igoko ez direla, eta San Markoseko zabortegia zigilatzeko obra esleitutako aurrekontuaren azpitik egikaritu dela. Azken alderdi horri dagokionez, lortutako soberakina zabortegirako sarbidea ematen duen eta obrarekin kaltetu den errepidea konpontzeko erabiltzea dago aurreikusita.
Aurreikusitako gastua 25 milioi eurotik gora da, eta partidarik handiena (12 milioi euro baino gehiago) GHKri hondakinen (eta, bereziki, errefusaren) altako tratamenduagatiko tasak ordaintzera bideratuko da. Beste gastu garrantzitsu batzuen artean, honako hauek aipa daitezke: San Markoseko zabortegiko transferentzia-estazioaren ustiapena (2.075.000 €), paperaren eta kartoiaren gaikako bilketa (1.380.000 €), ontzien gaikako bilketa (1.500.000 €), eta ontziak sailkatzeko Urnietako instalazioaren ustiapen-gastuak (1.981.000 €). Gastu garrantzitsuak dira, halaber, industrialdeetako gaikako bilketek eta garbiguneen kudeaketak eragindakoak (1.450.000 eta 250.000 €, hurrenez hurren). Bestalde, Mankomunitateak 480.250 € bideratuko ditu langile-gastuetarako, eta beste 224.000 € ingurumen-leheneratzearen gastuei aurre egingo dien San Markoseko zabortegiaren itxiera-funtsarako.
Gastu-partidak |
2015eko aurrekontua |
Langile-gastuak |
480.250 |
GHKrako ekarpenak |
12.054.962 |
S. Markoseko zabortegiaren ustiapena |
2.075.000 |
Paperaren eta kartoiaren gaikako bilketa |
1.380.000 |
Aizmendiko zabortegiaren ustiapena |
450.000 |
Ontzien gaikako bilketa |
1.500.000 |
Ontziak sailkatzeko Urnietako instalazioa |
1.981.000 |
Industrialdeetako gaikako bilketa |
1.450.000 |
Garbiguneen kudeaketa |
250.000 |
San Markoseko zabortegiaren itxiera-funtsa |
224.000 |
Epe luzerako maileguen amortizazioa |
400.000 |
Diru-sarrerei dagokienez, partidarik esanguratsuenak Mankomunitateko kide diren udalek egindako ekarpenenak dira. Horri dagokionez, bereizi egin behar dira, alde batetik, Mankomunitateak zuzenean egindako zerbitzuak ordaintzeko ekarpen arruntak (3.785.624 €-ra iritsiko direnak eta 2014. urtearekiko egonkor jarraituko dutenak), eta, bestetik, GHK-k hondakinekin egiten duen altako tratamendua (udalentzat karga ekonomikorik astunena dakarrena, eta alde handiarekin gainera) finantzatzeko jasotako kuotak (2015. urtean 10.933.000 €-ra iritsiko direnak). Beste diru-sarrera esanguratsu batzuk Mankomunitateak hainbat materialen gaikako bilketarako egiten dituen zereginengatik Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratuak egindakoak dira: edukiontzietako papera, 480.000 €; ontziak, 1.315.000 €; ontzien sailkapena, 2.313.000 €; ostalaritzako beira, 160.000 €; beira-edukiontzien garbiketa, 102.000 €; eta aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen bilketa, 65.000 €.
Udalerriak |
Ekarpen arrunta |
GHKrako ekarpena |
Guztira |
Donostia-San Sebastián |
2.258.662,92 |
8.363.400,00 |
10.622.062,92 |
Errenteria |
474.476,23 |
1.260.600,00 |
1.735.076,23 |
Hernani* |
234.392,08 |
164.800,00 |
399.192,08 |
Lasarte-Oria |
218.284,74 |
537.100,00 |
755.384,74 |
Pasaia* |
191.943,79 |
147.200,00 |
339.143,79 |
Oiartzun* |
121.047,27 |
98.100,00 |
219.147,27 |
Urnieta |
75.256,40 |
224.200,00 |
299.456,40 |
Lezo* |
73.318,68 |
31.900,00 |
105.218,68 |
Usurbil* |
74.008,99 |
72.100,00 |
146.108,99 |
Astigarraga* |
64.235,59 |
33.600,00 |
97.835,59 |
Guztira |
3.785.624,70 |
10.933.000,00 |
14.718.624,70 |
Materia organikoaren tratamenduaren kostua ez da kontuan hartzen (zuzenean ordaintzen zaio GHKri).