2014/10/10
Asteburu honetan Urbilen
Mankomunitateak zenbait ekintza jarri ditu abian sare soziala eta aplikazio berria aurkezteko, eta, besteak beste, stand bat antolatuko du datozen asteetan, birziklatzearen eta parte-hartzearen mezua Donostialdeko merkataritzaguneetara eramateko. Zehazki, urriaren 10ean eta 11an Urbilera bertaratzen diren guztiek aplikazioan erregistratzeko, birziklatzeari buruzko debatean parte hartzeko eta mankomunitatearen zerbitzuei buruzko zuzeneko informazioa jasotzeko aukera izango dute.
Iphone 6 baten zozketa
Aplikazioa deskargatzen duten eta erregistratzen diren parte-hartzaile guztiek Iphone 6 baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.