Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/09/10

Sare sozial bat birziklatzea hobetzeko eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko

San Markos mankomunitateak “birziklatzearen sare soziala” jarri du martxan, batetik, gaikako bilketaren emaitzak hobetzeko, eta, bestetik, hondakinen etorkizunaren gaineko debatea herritar guztiei zabaltzeko. Smartphone eta tabletetan deskargatzeko moduko aplikazio mugikor bati esker (app) sar gaitezke sarean, eta ondoren hitz egin dezakegu, askatasun osoz, hondakinen kudeaketarekin zerikusia duen edozein gairen inguruan. Horrela, herritarrei aukera eskaini nahi diegu birziklatzeko zer egiten duten azaltzeko eta partekatzeko, informazioa jaso eta zalantzak argitzeko, zerbitzu baten funtzionamendu okerra salatzeko edo hondakinak kudeatzeko hartutako erabakiei buruzko iritziak eman edo kritikak egiteko. San Markoseko lehendakari Denis Itxaso jaunak ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi izan du; izan ere, teknologia berriak erabili nahi izan dituzte herritarren parte-hartzea indartzeko, birziklatzeari dagokionez parte-hartzea funtsezkoa dela aintzat hartuta. Zentzu horretan, nabarmendu du “herritarren mugikorrean egotea herritarren agendan sartzea dela”, eta bistan dela horrek indar handia duela birziklatzearen aldeko jarrera har dezaten lortzeko. Itxasoren ustez, debateak irekia eta gardena izan behar du: “Gipuzkoako herritarrei hondakinen etorkizunari buruzko eztabaidan parte hartzeko aukera eman nahi diegu, berdintasunean eta inposaketarik gabe, herritarrek ez dutelako onartzen inoren bideratzerik edo manipulaziorik”.


San Markosen app berriak, debaterako gune bat eskaintzeaz gain, birziklatzeko gida bat ere jartzen du erabiltzaileen eskura, gaikako bilketaren inguruan sortu ohi diren zalantzak argitzeko lagungarri. Besteak beste, edukiontzi hurbilena non dagoen jakinaraziko digu, eta mankomunitateari berehala ohartaraziko dio edukiontzi bat beteta dagoenean edo beste edozein gertakariren aurrean. Gainera, mankomunitatearen eta mankomunitatea osatzen duten udalerrien bilketari eta birziklatzeari buruzko datuak eskainiko ditu.

 

“Bai birziklatzeari” kanpaina
Birziklatzearen sare soziala kanpaina baten barruan jarriko da abian, eta “Sí al reciclaje” “Bai birziklatzeari” izeneko app berria ezagutaraziko da kanpaina horren bitartez. Goiburu horrekin batera zabalduko diren mezuek parte-hartzearen, birziklatzearen eta ingurumena errespetatu beharraren garrantzia azpimarratuko dute, baita Gipuzkoako egungo egoera gainditzeko premia ere, “Zabortegirik gabe” eslogana erabiliz.


Kanpaina irailaren bigarren hamabostaldian hasiko da, eta itsasgarri handiak ezarriko dira mankomunitateak gaikako bilketarako kudeatzen dituen 3.000 edukiontzi baino gehiagotan. Itsasgarriek QR kode bat daramate berekin, eta, horri esker, erabiltzailea webgune batean sar daiteke, aplikazioa deskargatzeko. Beren profilari alta ematen dioten pertsona guztiek Iphone baten zozketan hartuko dute parte. Kanpainaren zabalkundea indartzeko, prentsan haren berri emango da, irratian ere iragarkiak emango dira eta Donostialdeko zenbait tokitan erakustaldi praktikoak antolatuko dira, jendeari app berriak zer eskaintzen duen eta hartan sartzeko zer egin behar den erakusteko.


San Markoseko lehendakari Denis Itsaso jaunak, mankomunitatearen izenean, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeei eskerrak eman dizkie kanpaina aurrera eramateko eta abian jartzeko eskaini duten laguntzarengatik. Gainera esan du espero duela ekimen berria “mugarria izatea herritarrek birziklatzearen alorrean izan behar duten parte-hartzeari dagokionez”.


Albisteen zerrendara itzuli

Comentarios (1)

BEARIZ BARRENA BENGOA
2014-10-03
quiero darme darme de alta para el reciclaje en mi casa Illumbe, num. 7 - 5º- G 20011 SAN SEBASTIAN

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.