Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/08/29

Udako ikastaroek hondakinen kudeaketaren erronkak aztertuko dituzte

San Markos Mankomunitatearekin lankidetzan antolatutako “Hondakina baliabide gisa” ikastaroa irailaren 1ean, astelehenarekin, aurkeztuko da Miramar Jauregian (11:00 h.) eta hondakin-kudeaketaren arloko nazioko eta nazioarteko adituak bilduko ditu irailaren 4an eta 5ean.

San Markos mankomunitatearekin lankidetzan, UPV-EHUko udako ikastaroetan hondakinen kudeaketaren arazoa landuko da, baina zaborrean dauden baliabideak baliatzeko ikuspegitik begiratuta. Horretarako, adituek hainbat estrategia eta esperientzia aurkeztuko dituzte eta Gipuzkoan gai honen inguruan bizi dugun errealitatearekin alderatzeko aukera eskainiko digute.

Ikastaroaren programan honako ponente hauek biltzen dira:
• Denis Itxaso, San Markos mankomunitateko presidentea.
• Jean Jacques Dohogne, Birziklatzearen aldeko Hirien eta Eskualdeen Europako Elkarteko (ACR+) kidea.
• Santiago Barba, Eko-rec enpresaren zuzendaria.
• Alfonso Amorena, Iruñeko mankomunitateko ingurumen-zuzendaria.
• Antonio Nolasco, Donostiako “Cementos Rezola” fabrikaren zuzendaria.
• Luis Martínez Centeno, industria-ingeniaria eta biolehortze-prozesuetan aditua.
• Armengol Grau, LKSren Hondakinen Alorreko zuzendaria.

Aurkezpena egiteko prentsaurrekoa irailaren 1ean izango da, Miramar Jauregian, 11:00etan, eta bertan izango dira ikastaroko zuzendaria, Patxi Arratibel, eta San Markos mankomunitateko presidentea, Denis Itxaso.



Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.