Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2014/06/25

San Markos eta Donostia buru dira papera eta kartoia gaika biltzen dituztenen artean

Papera-kartoiaren % 88,3 edukiontzi-sistemaren bitartez biltzen da eta gainerako % 11,7a atez ateko sistemaren bitartez.


San Markos eta Donostia buru dira papera eta kartoia gaika biltzen dituzten 100.000 biztanletik gorako hirien rankingean. ASPAPELek egindako azterketaren arabera, 2013an 55 Kg paper eta kartoi bildu ziren, batez beste, biztanle bakoitzeko Mankomunitatean; emaitza hori oso ona da batez bestekoarekin (17,7 Kg) alderatzen badugu eta zerrendan atzetik datozenekiko ere alde handia dago: Iruñeko mankomunitatea (35 Kg), Bilbo (34,1 Kg), Vitoria-Gasteiz (31,5 Kg) eta Tarragona (31 Kg). Batez bestekoa gainditzen duten gainerako hogei hirietan 30 Kg baino gutxiago jasotzen dute, eta 500.000 biztanletik gora dituzten hirien kasuan, soilik Zaragozak eta Bartzelonak gainditzen dute biztanle bakoitzeko batez bestekoa (22 eta 18,9 Kg, hurrenez hurren). Mankomunitatearen lehendakari Denis Itxaso poztu egin zen emaitza hori lortzeagatik eta, bere ustez, datu horiek argi erakusten dute “kontzientziazioa eta parte-hartzea direla birziklatzean aurrera egiteko gakoak; ez da inposizioetara jo beharrik helburu horiek lortzeko”.


Mankomunitatean 13.700 tona paper eta kartoi bildu ziren  2013. urtean, eta gehien-gehiena edukiontzi-sistemaren bitartez jaso zen, dela bide publikoan, dela berariazko bilketen bitartez; sistema horrekin jaso zen guztizkoaren % 88,3. Gainerakoa, hau da, % 11,7a atez ateko sistemaren bitartez biltzen da. Aurreko zenbateko horri industrialdeetan jasotako beste 2.500 tona inguru ere gehitu behar zaizkio; izan ere, iazko ekainean araudi berria aplikatzen hasi zirenetik hazkunde nabarmena gertatu baita.


Papera-kartoia gaika biltzeko rankinga mankomunitatearen beraren eremura ekarrita, lau udalerrik gainditzen dute batez bestekoa: Usurbil, Donostia, Pasaia eta Lasarte. Kontrako muturrean Oiartzun, Errenteria, Hernani eta Lezo daude, biztanle bakoitzeko paper-kartoi Kg gutxien jasotzen baitute.


Itxasoren hitzetan, “datuek argi adierazten dute edukiontzien sistemak ongi betetzen duela bere egitekoa eta herritarren parte-hartzea ahalbidetzen duen zerbitzu eraginkor, garbi eta erosoa eskaintzen du”.


 


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.