2014/05/05
San Markos mankomunitateko garbiguneek, Garberakoak izan ezik, enpresa txikietara eta autonomoengana zabalduko dute zerbitzua. Orain arte, partikularrak ziren zerbitzuaren jomuga bakarra, baina izandako eskaria ikusirik, mankomunitateko arduradunek araudia aldatzeko erabakia hartu dute, jarduera ekonomiko txikien premiei erantzuteko. Hondakinak jarduera nagusiaren ondorio ez izatea eta hondakinak bereziak ez izatea, horixe da erabiltzaile berriek bete beharreko baldintza bakarra. Hau da, profesionalek industrialdeetako bilketa erabiltzen jarraitu behar dute beren produkzio-prozesuetako hondakinetarako, eta baimendutako kudeatzaileez baliatzen, berriz, hondakin berezietarako. Hemendik aurrera, baina, mankomunitateak kudeaketa-bide osagarri bat jarriko du haien eskura, kantitate txikitan sortutako bestelako hondakinetarako.
Añorgako, Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo garbiguneek eskainiko dute zerbitzu hori. Garberakoak partikularrentzat soilik izaten jarraituko du, oso eskari handia baitu. Ekainetik aurrera irekiko da zerbitzua enpresa txiki eta autonomoentzat, eta bakoitzak bere hondakinak eraman beharko ditu garbigunera, bere ibilgailuan. Erabiltzaile berriei honako hondakin hauek onartuko zaizkie: metalak eta txatarra; kartoizko, paperezko eta etxeko kartoizko enbalajeak; etxeko ontziak (plastikoa, metalikoak eta brika); beirazko ontziak; ehun-gaiak; aparatu elektriko eta elektronikoak (ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak); linea zuriko etxetresna elektrikoak (arropa-garbigailuak, sukaldeko etxetresna elektrikoak); fluoreszente eta lanparak; eta pilak.
Garbiguneetako ordutegiak aldatu dira
Maiatzaren 2tik aurrera, garbiguneetako arreta-ordutegiak aldatu dira, eta ordutegi berriak honako hauek dira:
Hernaniko, Oiartzungo eta Atotxa-Errekako garbiguneak:
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09.30-13.00 / 15.30-18.30
Larunbatetan: 09.30-13.30
Igande eta jaiegunetan: Itxita
Udako ordutegia (uztailaren 15etik irailaren 15era bitarte):
Astelehenetik ostiralera: 09.30-14.00
Larunbatetan: 09.30-13.30
Igande eta jaiegunetan: Itxita
Garberako garbigunea:
Udako/neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 09.00-13.30 / 15.30-19.00
Larunbatetan: 09.30-13.30 / 15.30-18.00
Igandeetan: 10.00-14.00
Jaiegunetan: Itxita
Usurbilgo garbigunea:
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10.15-13.00 / 16.00-19.00
Larunbatetan: 09.00-13.00
Igande eta jaiegunetan: Itxita
Udako ordutegia (uztailaren 15etik irailaren 15era bitarte):
Astelehenetik ostiralera: 10.15-14.00
Larunbatetan: 09.00-13.30
Igande eta jaiegunetan: Itxita
maik
2014-05-08
Una buena noticia, no era lógica la normativa actual.