2014/05/06
Denis Itxaso: zabortegia ixteko, Foru Aldundiak eta GHK kontsortzioak alternatiba bideragarriak eskaini behar dituzte, lehenbailehen.
San Markoseko zabortegia behin betiko zigilatzeko prozesua azaroaren 14an hasi zen eta erritmo onean garatzen ari da. 3.070.000 euroko inbertsioa egin behar izan da obretan, eta lanak neguan hastea erabaki zen, zaborrak mugitzearen ondorioz sortzen diren usainak eta eragozpenak ahalik eta gehien minimizatzearren.
Obrak hasi zirenetik 5 hilabete baino gehiago igaro direlarik, obra-planean programatutako jardun guztiak burutu dira:
Lehenik, bolumen handiko hondakinen kudeaketa lekualdatzeko, 3.600 m2-ko plataforma bat eraiki zen; hormigoizko egitura bat, kondentsatuen kutxatila kokatzeko; eta sarbide eta bideak induskatu ziren, zabortegia zigilatzeko gainerako obrak egin ahal izateko.
Gerora, 127.000 m3 lur eta hondakin mugitu dira, hau da, aurreikusitako guztizko bolumenaren % 54. Aldi berean, drainatze-obrak ere egiten ari dira, eta 65 metro luze izango dituen hormigoi armatuzko areka mailakatu handi bat eraikitzearekin loturiko lan konplexuagoak amaituta daude.
Lurrak eta hondakinak mugitzearekin batera, desgasifikazio-lanak ere egin dira. Gaur egun, aurreikusitako 12 putzuetatik 6 operatibo daude jada eta gas-hodien sare zaharra desmuntatzen ari dira; horren ordez berria jarriko da.
Era berean, guztira 28.600 m2 berdintzeko lanak amaitu dira; material geosintetikoekin zigilatzeko berdindu behar izan dira. Material horiek, gaur egun, obran bertan daude eta, eguraldia lagun izanez gero, maiatzean ekingo zaie zigilatze-lanei.
Egungo erritmoari eusten bazaio, San Markoseko zabortegia behin betiko zigilatzeko prozesua datozen bi hilabete eta erdiko epean burutuko da. Aldi horretan, gainerako lur eta hondakinak (% 46) mugituko dira, gas-bilketako sarean aurreikusita dauden 6 putzuak egiten bukatuko da, eta zabortegiko instalazioen perimetroa itxi egingo da.
Denis Itxaso Mankomunitateko lehendakariak adierazi du epeak betetzen ari direla, eragozpen gutxi eragiten ari direla eta inguruko herritarren jarrera ona ere nabarmendu du. Era berean, “obra honekin mankomunitatearen azpiegitura nagusia behin betiko itxiko dela” gogorarazi du, “baina Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Ko
maik
2014-05-08
ya era hora de que lo cerrarán
García
2014-05-07
ya era hora de que se cerrara de verdad, muchos los prometieron pero hay continuaba
pepe
2014-05-07
ver para creer, llevo demasiado tiempo esperando a que lo cierren de una vez