Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2013/11/12

San Markok eta Ecovidriok “baloiaren” itxurako edukiontzien bitartez beira-ontziak birziklatzea sustatuko dute

  • “Baloi” itxurako 15 edukiontzi berriztatzaile instalatuko dira Mankomunitateko herritarrei beira birziklatzeko orduan sentsibilizatzeko.
  • 2011. urteko emaitzekiko 2012. urtean San Markok birziklatutako kilogramoak % 3,7 gehitu zituen.

 

Donostian, 2013ko azaroaren 12an.- San Markoko Mankomunitateak eta Ecovidriok, edukiontzietan botatako beira-ontzien birziklatzea kudeatzen duen irabazi-asmorik gabeko elkarteak, Mankomunitatean beira-ontzien hondakinak bildu eta birziklatzeko kanpainan lankidetzan dihardute. Helburua barrutien eta estadioen inguruetan kirolaren zaletuak materiala birziklatzen inplikatzea da.

Ekimen honi esker, “baloi” itxurako 15 edukiontzi jarriko dira. Futbol-baloiaren forma izango dute eta kolore txuri-urdinekin Donostia (Anoetako estadioaren inguruan), Pasaia, Lezo, Oiartzun, Astigarraga, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo gune estrategiko desberdinetan (udalerrietako kirol-guneetatik hurbil) kokatuko dira.

Ekintza honekin, orokorrean, Mankomunitateko biztanleen eta, bereziki, kirol zaletuen arreta suspertu nahi da eta, horretarako, edukiontzi ikusgarriak erabiliko dira. Gainera, beira-ontzien birziklatze-mailak gehitzeko gonbita luzatuko zaie; izan ere, keinua erraza da eta ingurumenerako eta ingurunea kontserbatzeko onura handiak dakartza.

 

2012. urtean San Markoko Mankomunitateak birziklatutako kilogramoak % 3,7 gehitu zituen eta, beraz, biztanleko batez beste 33,7 kilogramo bildu zituen.

2012. urteari buruzko azkeneko datuen arabera, San Markoko Mankomunitatea osatzen duten udalerri desberdinetako biztanleek guztira 10.448 tona beira-ontzi birziklatu zituzten.

Horrez gain, 2011. urteko datuekiko Mankomunitateak birziklatutako kilogramoen datuak % 3,7 gehitu zituen. Nolanahi ere, orduan, edukiontzietan guztira 10.072 tona beira-ontzien hondakin bota ziren. Ildo horri eutsiz, herritar bakoitzak 2012. urtean batez beste 33,7 kilogramo birziklatu ditu eta, ondorioz, 2011. urteko batez bestekoa (32,7 kilogramo) gainditu da, baita 2012. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa (24,9 kg/bizt) eta naziokoa (biztanleko 14,5 kilogramo) ere.

Bestetik, Mankomunitateak gaur egun beira-ontzien hondakinetarako guztira 1.043 edukiontzi ditu, hau da, edukiontziko 241 biztanle gutxi gorabehera (nazioko batez bestekoa 259 bizt/eduki. da).

 

Zer da Ecovidrio?

Ecovidrio irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta beira-ontzien hondakinen birziklatzea kudeatzez arduratzen da. Beira-ontzien gaikako bilketa kudeatzen du eta, xede horrez, herritarren lankidetza errazteko edukiontziak jartzen ditu, baita horiek birziklatzen direla bermatu ere. Gainera, herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak burutzen ditu eta sortzen diren hondakinen bolumena murriztea sustatuz prebentzioa bultzatzen du.

Gogora dezagun edukiontzietan botatako beiraren % 100 birziklatzen dela eta beira-ontzi berriak fabrikatzeko erabiltzen dela. Hala, ingurumenari begira, onura ugari lortzen da.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.