Mancomunidad de San Marcos

Albistea
Gaurkotasuna

icono calendario2021/12/21

Birziklatu! Totem informatzaileak

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidrok antolatutako ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina aurkezten dizuegu. 

Kanpainaren helburu nagusia, herritarrak plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak bereiztearen garrantziaz kontzientziatzea da, baita paperezko, kartoizko, beirazko ontziak eta hondakin organikoak bereiztearen garrantziaz ere, bakoitza bere banaketa-lerroetan utziz: horia, urdina, berdea eta marroia.

Horretarako, "Birziklatu! Totem informatzaileak" kanpaina jarri dugu martxan. 2021eko abenduaren 1ean Errenterian hasi zen, eta kanpaina” 2022ko apirilaren 12ra arte luzatuko da. Denbora tarte horretan, informazio-totemak San Marko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietatik igaroko dira.


Albisteen zerrendara itzuli

Zure mezua

 

Galdeketa honetan jasotako datuak San Markoko Mankomunitatearen sistema informatikoan sartu eta landuko dira. Halaber, legearekin bat laga daitezke eta interesatuak atzipenerako, zuzentzeko, baliogabetzeko eta kontra egiteko eskubideak izango ditu. Horren guztiaren berri ematen da 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, 5. artikuluan xedatutakoa betez.