Merkabugati_Azpiegiturak
Merkabugatiko sailkatze eta birziklatze planta
Informazio orokorra
MERKABUGATI, S.A., fruta, barazki eta loreen merkatu zentrala, Donostialdeko hornikuntza-zentrorik handiena da, eta San Marko Mankomunitatearen jabetzakoa den instalazio bat ezarrita dago bere eremuan. Horren helburua fruta eta barazki kaxen hondakinak berreskuratzea da, aurrerago deskribatuko den moduan.
Birziklatze-linea horri 2000ko martxoan ekin zitzaion; Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Mankomunitateak Merkabugatiko instalazioetan birziklatze-gunea kokatzea erabaki zuen, arloko txikizkako merkatari guztiak joan ahal izateko.
Aipatutako gunera bilgarri-kaxen hondakinak sailkatuak iristen dira, beren jardueratan sortu ondoren.
Horri esker, bi helburu lortzen dira:
- Udal-ordenantzak xedatutakoa betetzea.
- Egur, kartoi eta plastikozko hondakinak birziklatu ahal izateko mekanismoa egituratzea.
Nor joan daiteke?
Sailkatze eta birziklatze planta honetara Merkabugatiko bezeroak nahiz Mankomunitatearen eremuko fruta eta barazkien kutxen beste sortzaileak joan daitezke.
Sailkatze lerroa
Eskualdeko azokan sortutako ontzi eta bilgarrien hondakinak berreskuratzeko instalazioa 2001. urtean sailkapen-lerro txikiarekin osatu zen, batetik, lan-baldintzak hobe daitezen eta, bestetik, egur, kartoi eta plastikozko kaxak berreskuratzeko orduan errendimendua gehi dadin.
Erabiltzaileek ontzi eta bilgarrien hondakinak zuzenean karga-zintan deskargatzen dituzte.
Materiala gora igotzen duen zintaren bidez sailkatze-zintaraino iristen da eta bertan honako taldeen arabera bereizten dira: egurrezko kaxak, kartoizko kaxak eta dentsitate handiko polietilenozko plastiko-kaxak.
Instalazioaren azkeneko eguneraketa-lanak 2022an burutu dira.
San Marko Mankomunitatea eta Merkabugatiren arteak sinatutako Hitzarmena ikusgai duzue beheko link-ean klik eginda.
Merkabugatiko ordutegia eta kokalekua
- Astelehenetik ostiralera: 06:30-11:30/20:00-21:00
- Larunbatetan: 07:00-09:00
- Helbidea: Arrapide Pasealekua, 75. PK:20160, Zubieta-Donostia