Garbiguneak_Azpiegiturak
Garbiguneak
Informazio orokorra
Nor joan daiteke?
Garbiguneak, oro har, herritarrek pertsonalki erabiltzeko dira, hondakinak Mankomunitatearen kide diren udalerrietan sortu badituzte.
Beraz, ez da onartuko gremioek, beste ekoizle batzuek eta, oro har, jarduera ekonomikoek sortutako hondakinik. SALBU:
Honako hondakin hauek, jarduera nagusitik ez badatoz:
- Metalak eta txatarra.
- Kartoizko bilgarriak.
- Etxeko papera eta kartoia.
- Etxeko ontziak: plastikoak, metalikoak eta brik.
- Beira-ontziak.
- Ehunak.
- Aparatu elektrikoak eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak...
- Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak…
- Fluoreszenteak eta lanparak.
- Imprimagailuen toner-karkasak (gehienez 6 unitate enpresa bakoitzeko).
- Pilak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen edo jarri harremanetan Ihoberekin.
Zer eraman daiteke?
Hauek dira onar daitezkeen hondakinak:
1. Etxeetan egindako obra txikietako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak (uralita eta zuntz-zementuzko elementuak izan ezik).
2. Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
3. Plastiko ez-birziklagarriak: pertsianak...
4. Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak...
5. Metalak eta txatarra.
6. Kimaketa-hondakinkak eta lorezaintzako hondakinak.
7. Egurrak: paletak, altzariak, kutxak, taulak...
8. Beira laua: kristala.
9. Kartoizko bilgarriak.
10. Etxeko papera eta kartoia.
11. Etxeko ontziak: plastikoak, metalikoak eta brik.
12. Beira-ontziak.
13. Ehunak.
14. Autoko eta motorretako pneumatikoak, metalezko zatietatik edo hagunetatik bereizita (gehienez 5 unitate erabiltzaile bakoitzeko/urtean).
15. Aparatu elektrikoak eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak...
16. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak…
17. Jostailuak
18. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian).
19. Metagailuak: autoen bateriak eta metagailuak, oro har.
20. Fluoreszenteak eta lanparak.
21. Pilak.
22. Inprimagailuen toner-karkasak.
23. CDak eta DVDak.
24. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian).
25. Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak...
26. Uralita/Amiantoa/zuntz-zementuzko elementuak: hileko lehen astelehenean GARBERAKO GARBIGUNEAN.
Mugak:
Bolumen- eta pisu-muga bat dago hondakinak eramateko: asteko hondakinen bolumenari buruz 2 m³ eta pisuari dagokionez 250 kg entrega daitezke eta 500 kg eraikuntza-hondakinen kasuan.
Bakarrik gehieneko pisu baimendua (gpb) 3.500 kilotik beherakoa duten ibilgailuek deskarga dezakete.
Garbiguneetako ordenantza ikusgai duzue, beheko link-ean klik eginda.
Lotura interesgarriak
Enpresa edo jarduera ekonomiko txikiei zuzendutako informazio baliagarria.
Garbiguneetako ordutegiak
GARBERA Garbera Ibilbidea z/g. 20017 Donostia |
Udako/neguko Ordutegia:
|
|
ATOTXA-ERREKA Zubiberri Bidea. 13 Bº Añorga. 20018 Donostia |
Neguko ordutegia: Astelehenetik-ostiralera: 9:30-12:50 / 15:30-18:20 Larunbatak: 9:30-13:20 Igandeak eta jai-egunak: Itxita |
Udako ordutegia (Uztai.15- Irail.15): Astelehenetik-Ostiralera: 9:30-13:50 Larunbatak: 9:30-13:20 Igandeak eta jai-egunak: Itxita |
HERNANI Ibarluzea Poligonoa z/g. 20010 Hernani |
Neguko ordutegia: Astelehenetik-ostiralera: 9:30-12:50 / 15:30-18:20 Larunbatak: 9:30-13:20 / 15:30- 17:50 Igandeak eta jai-egunak: Cerrado |
Udako ordutegia (Uztai.15- Irail.15): Astelehenetik-Ostiralera: 9:30-13:50 Larunbatak: 9:30-13:20 Igandeak eta jai-egunak: Itxita |
OIARTZUN Talaia Poligonoa Z/g. 20180 Oiartzun |
Neguko ordutegia: Astelehenetik-ostiralera: 9:30-12:50 / 16:00-18:50 Larunbatak: 9:30-13:20/15:30-17:50 Igandeak: 10:00-13:50 Jai-egunak: Itxita |
Udako ordutegia (Uztai.15- Irail.15): Astelehenetik-Ostiralera: 9:30-12:50 / 15:30-18:20 Larunbatak: 9:30-13:20 / 15:30-17:50 Igandeak 10:00-13:50 Jai-egunak: Itxita |
USURBIL Atallu Poligonoa z/g. 20170 Usurbil |
Neguko ordutegia: Astelehenetik-ostiralera: 10:15-12:50 / 16:00-18:50 Larunbatak: 9:00-12:50 Igandeak eta jai-egunak: Itxita |
Udako ordutegia (Uztai.15- Irail.15): Astelehenetik-Ostiralera: 10:15-12:50 / 16:00-18:20 Larunbatak: 9:00-12:50 Igandeak y jai-egunak: Itxita |
OSTIRALETAN BERRERABIL GUNERA!
Erabiltzaileek egunero entregatu ahal izango dituzte beren kontserbazio-egoeragatik oraindik beste erabilera bat izateko aukera duten objektuak eta tresnak.
Ostiralero irekiko dira garbiguneetako berrerabiltzeko guneak, herritarrek doan izan ditzaten beste erabiltzaile batzuek emandako objektuak.
Muga: Bertan dauden objektuak bidezko moduan banatzeko, asteko bi objektu txiki (liburuak, jostailuak, etab.) edo bakarra tresna handiagoen (bizikletak, altza riak, etab.) ala aparatu elektrikoen (telebistak, erradiadoreak, irratiak, etab.) kasuan eraman ahal izango dira.