Furgoneta_Azpiegitura_2
Furgoneta ibiltaria
Informazio orokorra
Nor joan daiteke?
Furgoneta ibiltariaren zerbitzua Mankomunitatearen eremuan herritarrek sortutako hondakin arriskutsuak jaso eta euren kudeaketa egokia bermatzera bideratuta dago.
Hondakinak kudeatzaile baimenduei bidaltzen zaizkie modu egokian kudeatzeko. Hala, osagai toxikoek ingurumena kaltetzea saihestuko dugu, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kopurua murriztuko da eta birziklatzeari esker, lehengaiak aurreztuko dira.
Zer eraman daiteke?
Hauek dira onar daitezkeen hondakinak:
-
Sukaldeko olioak
-
Pinturak, barnizak, disolbatzaileak, kolak...
-
Lanparak eta fluoreszenteak
-
Etxetresna elektriko txikiak
-
Telefono mugikorrak
-
Garbiketako produktu kimikoak
-
Termometroak
-
Material informatikoa: monitoreak, teklatuak...
-
Pilak eta bateriak
-
Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak..., baita beren ontzi hutsak ere.
-
Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
-
Argazki-kamerak eta -materiala
-
Erradiografiak
-
Herbizidak eta intsektizidak
-
Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak
-
Jostailu elektriko eta elektronikoak
-
CDak, DVDak...
Nola entregatzen dira hondakinak?
Etxeetan sortutako hondakin arriskutsuak furgonetan entregatu behar dira, osagai desberdinak nahastu gabe, nagusiki, likidoen kasua. Furgoneta ibiltarian entregatu daitezken hondakinei buruzko gida ikusgai duzue beheko link-ean klik eginda.
Furgoneta ibiltariaren egutegia
Gogoratu!
- Sortu ondoren, gorde hondakin arriskutsu guztiak toki egokian.
- Sendagaien ontzi hutsak edo hondarrak dituztenak, behar ez direnak eta iraungita daudenak farmazietan utzi behar dira beren erabilera-orriekin.
- Aparatu elektriko edota elektroniko berria erostean, botatakoa establezimendu berean utz daiteke (208/2005 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, aparatu elektriko eta elektronikoei eta beren hondakinak kudeatzeari buruzkoa).