Atzealdea HORECA kanalari bideratutako tailerra
2023·09·22
San Marko Mankomunitateak joan den maiatzean “Birzikla dezagun. Oído cocina!!” kanpaina jarri zuen martxan ostalaritzako lokalen artean. Helburua, ostalariekin elkarlanean aritzea, oso garrantzitsua baita ostalaritzan ere sortzen diren hondakinen gaikako bilketa kopuruak handitzea, sektorea ontzi arinen hondakin sortzaile garrantzitsua baita, birziklatze-helburuak lortzeko funtsezkoa. Hori dela eta, sektorean ohitura jasangarriak ezartzeko edozein aurrerapenek klima-aldaketaren aurkako borroka nabarmen hobetzea baitakar.
Maiatzetik uztailera, Donostia, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga, Urnieta eta Lasarte-Oriako 1.400 establezimendu baino gehiago bisitatu dira, birziklatzeko ohiturei buruz galdetuz, eta kuboak eskainiz gehiago eta hobeto birziklatzeko. Guztira 1.865 bisita egin dira eta 900 kubo inguru banatuko dira ostalaritza jardueren artean.
Kanpaina bukatzear dagoela, birziklapenari buruzko zalantzak eta betebeharrak azaltzeko helburu duen tailer online bat egingo da, Irailak 26an, eta aldez aurretik hala eskatu duten ostalari guztiei luzatu zaie gonbidapena. Tailerrera joan ahal izateko, ezinbestekoa da eskaera posta elektroniko honen bidez egitea: smekoizlehandiak@gmail.com