Berriak
Atzealdea

Birziklatu! Totem informatzaileak

Sentsibilizazio Kanpaina

2021·12·21


San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidrok antolatutako ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina aurkezten dizuegu. 

Kanpainaren helburu nagusia, herritarrak plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak bereiztearen garrantziaz kontzientziatzea da, baita paperezko, kartoizko, beirazko ontziak eta hondakin organikoak bereiztearen garrantziaz ere, bakoitza bere banaketa-lerroetan utziz: horia, urdina, berdea eta marroia.

Horretarako, "Birziklatu! Totem informatzaileak" kanpaina jarri dugu martxan. 2021eko abenduaren 1ean Errenterian hasi zen, eta kanpaina” 2022ko apirilaren 12ra arte luzatuko da. Denbora tarte horretan, informazio-totemak San Marko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietatik igaroko dira.