Berriak
Atzealdea

Birziklatu ezazu beira emakumeen alde

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Ecovidriok eta San Marko Mankomunitateak “Birziklatu ezazu beira emakumeen alde” kanpaina solidarioa aurkeztu dute

2020·10·21


Ecovidriok 4 edukiontzi arrosa jarri ditu Donostian, beirazko ontziak birziklatu eta bularreko minbizia prebenitzeko. Kanpaina 140 hiritan baino gehiagotan egin da.

Loreto Osa Ocón, San Markoko Mankomunitateko lehendakariak, eta Miguel Ángel Díez Bustos, Donostiako Udaleko zinegotziak Birziklatu ezazu beira emakumeen alde” kanpaina aurkeztu dute. 

Gaurtik aurrera eta datozen asteetan, 4 iglu arrosa honela egongo dira kokatuta: 

  • Zurriola Pasealekuan (2)
  • Koldo Mitxelena liburutegia (2) 

Kanpaina Sandra Ibarra Fundazioarekin elkarlanean garatu da, eta ingurumena zaintzearen eta osasuna zaintzearen garrantzia nabarmentzen du prebentzioaren bidez. 

Beira birziklatzeari buruzko datuak Donostian 

2019ko azken datuen arabera, Donostiako biztanleek 7.877 tona beirazko ontzi birziklatu zituzten, hau da, biztanle bakoitzak batez beste 42 kg birziklatu zituen. 

Edukiontzien tasari dagokionez, Donostiak 195 biztanle ditu, batez beste, edukiontzi bakoitzeko, eta 962 iglu ditu instalatutako beirazko ontzien hondakinentzat.