Berriak
Atzealdea

Birzikla dezagun. Oído cocina!!

San Marko Mankomunitateak ostalaritzan eta jatetxeetan ontzi arinak birziklatzea sustatzeko kanpaina jarri du abian

2023·07·05


“Birzikla dezagun. Oído cocina!!” kanpaina, ostalaritzako 1.400 lokala inguruei irekiko da, Donostian, Errenterian, Pasaian, Lezon, Astigarragan, Urnietan eta Lasarte-Orian.

Ostalariekin elkarlanean aritzea oso garrantzitsua da ontzi arinen gaikako bilketa tasak handitzen jarraitzeko, ostalaritza-sektorea hondakin mota honen sortzaile garrantzitsua baita.

Kanpaina bi faseetan egingo da:

  • Ostalaritza jardueretara bisitak egingo dira, eta bertan birziklapen ohiturei buruz galdetuko zaie, bakoitzaren baliabideen beharrak aztertzeko, eta bereizgarri bat banatuko zaie birziklatzeko konpromisoa hartzen dutenei.
  • Birziklapenean eta gaikako bilketan laguntzeko eskatutako baliabideak banatuko zaizkie.

Horrez gain, bisitatuko ostalaritza jarduerei online tailer batera joateko gonbidapena luzatuko zaie. Tailerra birziklapena eta gaikako bilketaren inguruan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko izango da, baita ekoizlearen erantzukizunari dagokionari buruz informatzeko.