ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.
2021/12/21
San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidrok antolatutako ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina aurkezten dizuegu.
Kanpainaren helburu nagusia, herritarrak plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak bereiztearen garrantziaz kontzientziatzea da, baita paperezko, kartoizko, beirazko ontziak eta hondakin organikoak bereiztearen garrantziaz ere, bakoitza bere banaketa-lerroetan utziz: horia, urdina, berdea eta marroia.
Horretarako, "Birziklatu! Totem informatzaileak" kanpaina jarri dugu martxan. 2021eko abenduaren 1ean Errenterian hasi zen, eta kanpaina” 2022ko apirilaren 12ra arte luzatuko da. Denbora tarte horretan, informazio-totemak San Marko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietatik igaroko dira.
San Markoko Mankomunitateak “3 Pajaritas Azules 2021” saria jaso ditu,...
Irabazi asmorik gabeko erakundeak 20 edukiontzi berde jarriko ditu...
Ecovidriok 4 edukiontzi arrosa jarri ditu Donostian, beirazko ontziak birziklatu...
Ingurumen-hezkuntzari buruzko kanpaina honen zuzeneko hartzaileak irakasleak, familiak eta ikasleak dira.
San Markoko Mankomunitateak hala eskatzen duten herritarren esku doan konpostagilua jartzen du.
Zure etxera eranskailua bidaltzea nahi izanez gero, eska dezakezu, bai 943 21 49 77 telefono-zenbakira deituta, bai postaz.