Mancomunidad de San Marcos

Beira ostalaritzan

Zerbitzuaren informazioa
Zerbitzuan alta eskatzea

Beira: ostalaritza-establezimenduak

San Markoko Mankomunitateak beira berreskuratzea bultzatzen du eta, horretarako, Donostia, Errenteria, Hernani eta Pasaiako hirigune zaharretako ostalaritza-establezimenduei doan atez ateko zerbitzua eskaintzen die.

2001. urtean Donostiako Udalak Alde Zaharrean bilketari buruzko udal-ordenantza aldatu zuenetik, zerbitzu honi atxikitako establezimenduen kopurua asko gehitu da. Izan ere, aldaketa horren babesean, lokalek beira gainerako hondakinetatik bereizita bota behar dute eta, ondorioz, zerbitzuan parte hartu ere bai.

Ostalaritza-establezimenduek Donostia, Errenteria, Hernani eta Pasai Donibaneko hirigune zaharretako taberna eta jatetxeetan beira atez ate biltzea eska dezakete..

Izapide hori egiteko, sakatu hurrengo lotura: Zerbitzuan alta eskatzea.