Mancomunidad de San Marcos

Ekoizle handien ontziak

Zerbitzuaren informazioa
Gorabeherak zerbitzuan

Ontziak: ekoizle handiak

Gaika bildutako ontzi-kopurua gehitzeko, San Markoko Mankomunitateak ezinbestekotzat jo zuen gaikako bilketa-sistema berriei ekitea; jada existitzen zirenekiko osagarriak ziren eta nahasitako taldeek borondatez parte hartzeko pentsatuak zeuden.

Helburu hori betetzeko, hondakinen sortzaile handiei bilketa berezia eskaini zitzaien; hala, batetik, material berreskuragarrien kopurua gehitu eta, bestetik, bildutako zatien kalitatea hobetu nahi ziren.

Ontziak: ekoizle handiak Xede horrez, ekoizle handiak izan zitezkeenen errolda egin zen: hotelak, egoitzak, ikastetxeak eta osasun-zentroak edo merkataritza-gune handiak.

Sistema zabaldu baino lehen, Donostiaren eremuan esperientzia pilotu bat egin zen eta, horretarako, sortzaile handien tipologia bakoitzeko lagin esangarria aukeratu zen. Hala, edukiontzi-mota egokiak eta bilketaren maiztasuna finkatu ziren.

Emaitzei erreparatuz, proiektuaren egokitasuna bermatuta dago.

Ekoizle handiei ontziak atez ate biltzeko orduan hautemandako gorabeherak.

Gorabehera jakinarazteko, sakatu honako lotura: Gorabeherak zerbitzuan.