Mancomunidad de San Marcos

Tamaina handiko tresnak: altzariak, koltxoiak…
Etxekoak herri-bidean, edukiontziaren ondoan, biltzen dira

Zalantzak?
Bilketen egutegia

Tamaina handiko hondakinak

BAI:

Tamaina handiko hondakinak dira eta, beraz, udal bakoitzak adierazitako ordutegietan edukiontzien ondoan utz daitezke ondorengo objektuak:

  1. Altzariak: besaulkiak, sofak, aulkiak, arasak…
  2. Koltxoiak eta somierrak
  3. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak…
  4. Telebistak.
  5. Aparatu elektroniko txikiak: ordenagailuak, irabiagailuak, plantxak…

Hondakin horien, modu berean, garbigunera » eraman daitezke.

Tamaina handiko hondakinakEZ:

Ondorengoak ezin daitezke edukiontziaren ondoan laga:

  1. Eraikuntza-hondakinak, obra-hondarrak. San Markoko zabortegia.
  2. Paletak. Garbigunea
  3. Kristalak. Paletak. Garbigunea
  4. Komun-ontziak. San Markoko zabortegia.
UdalerriaIrizpideakUzteko egunakOrdutegiak
Astigarraga Edukiontziaren ondoan Asteartetan Goizez
Donostia Edukiontziaren ondoan.
Hiria bi zonatan banatzen da: Ekialdea, eskuinaldea: Gros, Egia, Intxaurrondo, Altza, Herrera, Erriberak, Loiola, Martutene. Mendebaldea, ezkerraldea: Alde Zaharra, Hirigunea, Amara, Antiguo, Aiete, Igara, Igeldo, Miramon.
Ekialdea: astearte, ostegun eta igandetan.
Mendebaldea: astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Kasu guztietan 21:30etik 22:30era. Larunbatetan EZ.
Errenteria Edukiontziaren ondoan
Egun-banaketa auzo eta kaleen arabera. Kontsultatu: http://www.errenteria.net/es/ficheros/41_26965es.pdf
Astean egun bakarra Goizeko 06:00etatik aurrera
Hernani Astean behin. Ohartarazi egin behar da 900 840 090 bilketa-zerbitzura deituz eta zer utziko den adieraziz. Zerbitzu-eskaeraren araberako tarifa finkoa.Una vez a la semana. Hay que avisar llamando al servicio de recogida 900 840 090 indicando qué se va a depositar. Sujeto a tarifa fija por solicitud del servicio. Asteartetan Gauez
Lasarte-Oria Edukiontziaren ondoan Asteazkenetan Gauez
Lezo Edukiontziaren ondoan Asteazkenetan Gauez
Oiartzun Astean behin. Ohartarazi egin behar da 900 491 111 bilketa-zerbitzura deituz eta zer utziko den adieraziz. Doako zerbitzua. Asteartetan Arratsaldez, 16:00ak baino lehen hitzartutako tokian egon beharko dute.
Pasaia Astean behin. Edukiontziaren ondoan. Astelehenetan: Trintxerpe Asteartetan: San Pedro Asteazkenetan: Donibane Ostegunetan: Antxo Kasu guztietan, gauez, 21:00etatik aurrera.
Urnieta Astean behin. Edukiontziaren ondoan. Astelehenetan Gauez.
Usurbil Astean behin. Ohartarazi egin behar da 900 776 776 bilketa-zerbitzura deituz eta zer utziko den adieraziz. Zerbitzu-eskaeraren araberako tarifa finkoa. Astelehenetan Eguerdian, 13:00ak inguru.