Mancomunidad de San Marcos

Etxeko hondakin arriskutsuak
Bilketa furgoneta

Zalantzak?
Prebenitzea birziklatzea baino hobe
Bilketaren egutegia

Etxeko hondakin arriskutsuakSan Markoko Mankomunitateak 2007ko martxoaz gero bigarren ibilgailua du eta biak 10 udalerrietan gaikako bilketa egiteko bereziki prestatuak daude.

BAI:

  1. Sukaldeko olioak
  2. Pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
  3. Lanparak eta fluoreszenteak
  4. Etxetresna elektriko txikiak
  5. Telefono mugikorrak
  6. Garbiketako produktu kimikoak
  7. Termometroak
  8. Material informatikoa: monitoreak, teklatuak...
  9. Pilak eta bateriak
  10. Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak..., baita beren ontzi hutsak ere.
  11. Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
  12. Argazki-kamerak eta -materiala
  13. Erradiografiak
  14. Herbizidak eta intsektizidak
  15. Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak
  16. Jostailu elektriko eta elektronikoak
  17. CDak, DVDak...

Sukaldeko olioak

Nola entregatzen dira hondakinak?

Etxeetan sortutako hondakin arriskutsuak furgonetan entregatu behar dira, osagai desberdinak nahastu gabe, nagusiki, likidoen kasuan.

Zer lortzen dugu horrekin?

Hondakinak kudeatzaile baimenduei bidaltzen zaizkie modu egokian kudeatzeko. Hala, osagai toxikoek ingurumena kaltetzea saihestuko dugu, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kopurua murriztuko da eta birziklatzeari esker, lehengaiak aurreztuko dira. Bildutako olio erabilia biodiesela fabrikatzeko erabiltzen da.

"Furgoneta

  1. Kontsumo txikiko bonbillak eta fluoreszenteak eraginkorragoak dira eta iraupen luzeagoa dute.
  2. Jostailuak eta aparatu elektronikoak hautatzeko orduan, eman lehentasuna sare elektrikora konektatzen direnei; bigarrenez, bateria kargagarriak dituztenei eta, azkenik, pila kargagarriez hornitzen direnei.
  3. Erabili osagai naturalez (ozpin, limoi, patata...) fabrikatutako produktuak etxea garbitzeko.
  4. Erabili inprimagailuetarako kartutxo eta toner kargagarriak.
  5. Hautatu ur-pinturak.
  6. Saiatu bota baino lehen etxetresna elektriko eta aparatu hondatuak konpontzen.
  7. Optimizatu zure ekipo informatikoaren prestazioak bere elementuak mantenduz (memoria zabaltzea...). Erabili behin eta berriz graba daitezkeen CDak edota pendrive izenekoa.
  8. Saiatu zuk behar ez dituzun objektuak beste pertsona batzuk erabiltzea, adibidez, Interneten dagoen bigarren eskuko merkatu iraunkorrean iragarkia jarriz:
    www.merka2sanmarcos.org www.merka2sanmarcos.org

Furgoneta

Gogoratu!

  1. Sortu ondoren, gorde hondakin arriskutsu guztiak toki egokian.
  2. Sendagaien ontzi hutsak edo hondarrak dituztenak, behar ez direnak eta iraungita daudenak farmazietan utzi behar dira beren erabilera-orriekin.
  3. Aparatu elektriko edota elektroniko berria erostean, botatakoa establezimendu berean utz daiteke (208/2005 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, aparatu elektriko eta elektronikoei eta beren hondakinak kudeatzeari buruzkoa.

pdf Bilketa egutegia  (pdf, tamaina 420 kb.)

pdf "Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa" gida ( pdf, tamaina 1,33 Mb.)