Mancomunidad de San Marcos

Sendagaiak
Botiketan kokatutako edukiontzien bidezko bilketa

Zalantzak
SIGRE puntua

sendagaiak

BAI:

  1. Sendagai iraungiak
  2. Behar ez dituzun sendagaiak
  3. Sendagaien kaxa
  4. Hondarrak dituzten ontzi hutsak

EZ:

  1. Orratzak
  2. Termometroak
  3. Erradiografiak
  4. Gasak
  5. Produktu kimikoak
  6. Pilak

Sendagaien hondakinak edukiontzia

Farmazietan jartzen dira. Sendagaien hondakinak edukiontzi berezien bitartez jasotzen dira eta farmazietan kokatuak daude (SIGRE puntuak). Horietan kontsumitzaileek jada behar ez dituzten sendagaiak edo iraungiak daudenak, baita ontzi hutsak ere bota ditzakete.
SIGRE Sendagaia eta Ingurumena irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta etxeko sendagaien ontziak eta hondakinak ingurumenaren ikuspegitik behar bezala kudeatzen direla bermatzeko eratu zen.
Atxikitako farmaziek bereizgarri bat dute eta horren bidez sendagaiak biltzeko eta horiez informatzeko SIGRE puntua direla identifikatzen da. Sistema horri esker:

  • Herritarrei sendagai-hondakinak entregatzeko toki eroso eta hurbila eskaintzen zaie.
  • Hondakinak ingurumenaren ikuspegitik egokiro tratatu, kontrolatu eta zaintzen direla bermatzen da.