Mancomunidad de San Marcos

Transferentzia planta
Sanmarkoko zabortegian kokatutakoa

Plantaren funtzionamendua
Kokapena
Tasak
Fakturazioa eskatzea

Transferentzia planta

Aipatu instalazioan hondakinak deskargatzen dira trinkotze-sistemaren bitartez horien bolumena murrizteko besterik ez.

Erakundeen arteko erabaki politikoen ondorioz, hiri-hondakinak San Markoko Mankomunitatearen lurralde-eremutik kanpo dauden tratamendu-instalazioetan kudeatu behar dira eta San Markoko zabortegian isurketak eten egin dira. Kudeaketan eszenatoki berriari erreparatuz, ezinbestekoa suertatu zen hondakinen transferentzia-planta eraikitzea. Aipatu transferentzia-estazioa San Markoko zabortegian kokatuta dago eta hondakinak trinkotze-sistemaren bitartez bolumena murrizteko besterik ez dira deskargatzen. Helburua balioa emateko edo deuseztatzeko beste toki batera eraman behar direnean garraioa optimizatzea da. Etxeko hondakinak biltzen dituzten kamioiak zuzenean hiru harrera-toberatan jartzen dira eta horiek zapalgailu estatikoetara konektatuak daude. Betetzen direnean, trinkotutako hondakinak 40 m3-ko edukiontzi itxietara transferitzen dituzte.

Transferentzia planta

Egoera berriak aldaketa garrantzitsuak dakartza, bai transferentzia-plantan hondakinak deskargatzeko ibilgailuek bete behar dituzten baldintzei buruz, bai hondakinak hartzeko planta operatiboa egongo den ordutegiei dagokienez.

San Markoko zabortegian dagoen transferentzia-plantara hondakinak botatzera joaten diren ibilgailuei buruz, plantaren eraginkortasunak deskargatzeko gutxieneko baldintzak ditu eta bete behar dira:

 

Transferentzia planta

  1. Deskargatzen duen ibilgailuaren atzeko kaxa irekitzen edo huste-sistema erabiltzen denean langile propioen edo kanpokoen segurtasuna ez da arriskuan jarriko.
  2. Karga husteko orduan, deskarga-sistemak ibilgailuaren mugimendurik ez du eragingo.
  3. Deskarga-prozesuan toberatatik kanpo ez da hondakinik isuriko.
  4. Hondakinak toberan modu kontrolatuan pixkana isuriko dira, toberak ez buxatzeko edo garraio-edukiontzia ixtean bertan materialik ez gelditzeko.


Ikusi transferentzia-plantaren kokapena mapa handiagoan

Jendearen harrera
Ordutegia: astelehenetik larunbatera 8:00 -13:00etara

Helbidea: San Marko errepidea, z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Telefonoa  / Faxa: 943 34 07 31

GPSren Koordenatuak:
Lat.: 43º 18´06,97´´ I.
Luz.: 1º 55´32,63´´ M.

San Markoko zabortegian zerbitzuei eta jarduerei buruzko tasak arautzen dituen zerga-ordenantza.

Aipatu ordenantza arautzailearen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta 2016ko apirilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.

pdf Tasak arautzen dituen zerga-ordenantza. GAO - 2016-3-11

Sartu “e-administrazioa” atalean ondorengoak kudeatzeko: faktura eskatu, helbideratzea aldatu edo Sanmarko Mankomunitateko zabortegietan eskaintzen diren  zerbitzuekin zerikusia duen fakturaren kopia lortzeko.