Mancomunidad de San Marcos

Merkabugati
Hornidura-azokaren birziklatze-gunea

Informazioa
Kokapena

Merkabugati

Birziklatze-lineari 2000ko martxoan ekin zitzaion. Orduan, esperientzia pilotua egin zen eta San Markoko Mankomunitateak, Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, eskualdeko hornidura-azokako ordezkariekin batera bere instalazioetan birziklatze-gunea kokatzea erabaki zuen, arloko txikizkako merkatari guztiak joan ahal izateko.

Aipatu gunera bilgarri-kaxen hondakinak sailkatuak iristen dira, beren jardueratan sortu ondoren. Horri esker, bi helburu lortzen dira:

  1. Udal-ordenantzak xedatutakoa betetzea.
  2. Egur, kartoi eta plastikozko hondakinak birziklatu ahal izateko mekanismoak egituratzea.

Merkabugati

Sailkapen-lerroa

Eskualdeko azokan sortutako ontzi eta bilgarrien hondakinak berreskuratzeko instalazioa 2001. urtean sailkapen-lerro txikiarekin osatu zen, batetik, lan-baldintzak hobe daitezen eta, bestetik, egur, kartoi eta plastikozko kaxak berreskuratzeko orduan errendimendua gehi dadin.

Erabiltzaileek ontzi eta bilgarrien hondakinak zuzenean karga-zintan deskargatzen dituzte.

Materiala gora igotzen duen zintaren bidez sailkatze-zintaraino iristen da eta bertan honako taldeen arabera bereizten dira: egurrezko kaxak, kartoizko kaxak eta dentsitate handiko polietilenozko plastiko-kaxak.